inprimatu
Ama euskara
Izenburua:
Ama euskara
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
107-108

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama euskara

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Kanta ditzagun danak

 Euskaran gloriyak,

 Gorde bear ditugu

 Izanik aundiyak;

 Abek izandu dira

 ¡Bai! irabaziyak,

 Ez dira orainguak,

 Ez dira berriyak.

 

 Zure sabeletikan

 Diranak jayuak,

 Grazi ederrez danak

 Daude apainduak;

 Euskal-erriak dira

 Seme orlakuak,

 Ez dira iñoiz izan

 Iñork garaituak.

 

 Zutzaz oraindik ez da

 Euskaldunik aztu,

 Baizikan ondo danak

 Nai zaitugu gurtu;

 Erdaldunak nai zuten

 Zuaitz ona ostu,

 Aben egiñal danak

 Dira uts biurtu.

 

 Aritz zarra erortzen,

 Bazaigu lurrera,

 Gazte da gallenduko

 ¡Bai! azkar ostera;

 Leku on ortatikan

 Kendu ta bestera,

 Ez degu eramango

 Berriya jartzera.

 

 Lenguaren onduan

 Bear da landatu,

 Sustraiyak ditzan ondo

 Munduan zabaldu;

 Eta Euskal-erria

 Berarekin batu,

 Lege charrik ez deiyen

 Ebroz onuntz sartu.

 

 Lengo libertadiak

 Amak bear ditu,

 Aspaldi ziozkaten

 Abek erdibitu;

 Erdizka gure ama

 Da ontaz gelditu,

 Guztiya bear degu

 Aguro ukitu.

 

 Ama alargundu ta

 Gelditu bazera,

 Gu umezurtz egiñik

 Geldituak gera;

 Gure itzikan ez da

 Jirako atzera,

 Baguaz zure alde

 Lana egitera.

 

 Bizirik ¡bai! bizirik

 Daguen aritzak,

 Ondo gordiak dauzka

 Fueruaren giltzak;

 Gure gizon aundiyak

 Esantako itzak,

 Kucha batian daude

 Orlako oroitzak.

 

 Bizi nai badegu guk

 Libertadeakin,

 Ibilli bear degu

 Danak elkarrekin;

 Orla irtengo gera

 Gure itzarekin,

 Orla izango degu

 Zoriona gurekin.

 

 Euskal-erria beti

 Izan bedi libre,

 Ta egin bedi bere

 Lege zarren jabe;

 Ala bizi gaitezen

 Oitura char gabe,

 Zarren oitura onetan

 Zorionak daude.

 

 Ea bada mutillak

 Guztiyak elkartu,

 Asmo gogor bat bear

 Degu bada artu;

 Zimendu onarekin

 Bear da gogortu,

 Ez dediyen erori

 Eta purrakatu.

 

 Ama euskararekin

 Nai degu pakia,

 Ama euskararekin

 Bai! libertadia;

 Ura gabe ez degu

 Nai ¡ez! izatia,

 Euskara degulako

 Biotzez maitia.

 


inprimatu