inprimatu
Aita Larramendi-ren berreunkidan. (Amalauduna)
Izenburua:
Aita Larramendi-ren berreunkidan. (Amalauduna)
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
570

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita Larramendi-ren berreunkidan. (Amalauduna)

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Jakindurizko lorez jantziya Euskal-errira

 Jaiyo zan, gero ibill zediyen itzak apaintzen,

 Ez da erraza ari diyogun zorra ordaintzen

 Jartzen bagera itztegiari ondo begira;

 ¿Nola olluak chituak ditu iskintokira

 Ekaitzarekiñ ikaraturik legorreratzen?

 Ala berean zituen itzak bereganatzen

 Aita jakintsu argidotarrak librutegira;

 Guria aundiya zeukan beregan jaiyo zanetik

 Bere sorterri maitia apaindurik uzteko,

 Eta ain gogor icheki ziyon oso zañetik

 Bere ondoren sortzen ziranai erakusteko;

 Oroi gaitian euskaldunari chic biyotzetik

 Esan zigula Ama zarrati ondo eusteko.

 


inprimatu