inprimatu
Udaberria
Izenburua:
Udaberria
Sinadura:
Uranga, Imanol
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Imanol

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
590.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udaberria

 

Uranga, Imanol

 

 -1-

 

 Zori oneko udaberria,

 etorri zera gugana,

 eguna luzau ta gaua moztu,

 poza ekarri duana;

 garai bateko aize traketsa

 ta biurria juana,

 orain portatzen bazera ondo

 egiņa daukagu dana.

 

 -2-

 

 Loratu dira txerben da aran,

 melokotoi da kerezi,

 txoriak ere egunsentian

 kantuan goxo ta bizi;

 itxura ona daukazu eta

 txartutzen etzaitez asi,

 gaizto samarrak bagera ere

 oinbeste ez deu merezi.

 

 -3-

 

 Oetik jeiki goizian eta

 leiua irikitzian,

 lore-usaiko aize preskua

 musutara etortzian,

 goiko mendian txori-abestia

 txirritxioka aitzian,

 uste gabeko poz atsegiņa

 sartutzen da biotzian.

 

 -4-

 

 Alde batera gure mendiak

 ez du antziņako antzik:

 goiko maldetan ez da ikusten

 pago eder da aritzik;

 pixkat bai, baiņo nai aiņa ez da

 aitzen kukuen abotsik,

 euskal arbola ez dan tokian

 txori onek ez du itzik.

 

 -5-

 

 Mendi-maldako zelai urdiņa,

 zu're zaure loratua;

 baserri-ataiko baratzatxua,

 zu ere dotoretua;

 arkumetxua salto ta brinko,

 oien ezin geratua,

 udaberria berriz pizteko

 zu zera aukeratua.

 

 -6-

 

 Artzai maitea, zuri be

 negua zeuan artian:

 elur lapratxa ta aize be

 oiņetara etortian,

 burua makur eta tristura

 zeure biotza betian;

 orain tente ta txistutan

 txoritxuakin batian.

 

 -7-

 

 Ai, sakoneko errekatxu

 lenago ziņan zakarra,

 orain xuabe ikusten zara

 zeure arteko marmarra;

 oain berde dago zure,

 soillik zegon altz-adarra

 erdi illian zeuden lande

 eman diezu indarra.

 

 -8-

 

 Leno esan det, mendi-a

 jarria dago lutua,

 piņu beltz orrek pamili

 euki biar du prutua;

 xelebria da oien gaiņian

 gutxi jartzia kukua,

 txori maitea, etorri urte

 izango dezu lekua.

 

 -9-

 

 Udaberria, geientxunian

 zuk daukazu garizuma,

 anai-arrebok, badakizute

 daukagun eginkizuna:

 Pazkuakua egin dezagun

 kendu pekatu lizuna,

 sufritu eziņik iņorentza

 alkarrentzat maitasuna.

 

 -10-

 

 Segi deiogun bizimoduan

 kristau jatorren dotriņe;

 lagun urkoa apartau gabe

 beti maitasun berdiņez;

 oitura ona gorde dezagu

 geure intentzio fiņez,

 gorroto txarra bera bota,

 alkarri ondo egiņez.

 


inprimatu