Milla bederatzireun eta
Uranga, imanol (Azkonar)
-1-
Milla bederatzireun eta
irurogei ta zazpian,
Azpeitia'ko zezen plazan zan,
otsaillan emeretzian.
Gipuzkoa ta Naparrutikan
euskaldun pranko an zian;
Azpeitia'ko aita zar batek
neri itz au esan zian:
Plaza ontan eztet oinbeste ikusi
nere denbora guzian!
-2-
Euskaldun asko bizi gerala
ezta aitortu bearrik,
alper samarrik esatea da
eztaukagula indarrik.
Etzan ikusten oraingo «Ye Ye»
ille-luze ta kaxkarrik;
etzan entzuten, jokatuarren,
insulto ta deadarrik,
gaur zezen plaza ezta betetzen
Cordoves'akin bakarrik.
-3-
Naparrua'ko txapelduna ta
«Arria» gipuzkoarra,
ogeiña kana-erdiko an zai
neurtzeko beren indarra.
Korredoreak «Arria'n» alde
zebilkiten deadarra;
ori diruan bentaja zala
alperrik jartzea parra,
baña azkenean irabaztaille
gerta zitzaigun naparra.
-4-
Amabiterdik puntuan ziran;
egur ebaten jarraitu,
naparrak egin zuan aseraz
guziok giñan arritu.
Ango ezpala, ango jeikia,
eta azkar erdibitu;
gaztea ere ondo asi zan
baña arri ezin segitu,
bat bear eta bera etzuan
onek aurretik amaitu.
-5-
Gazte maite au ikusi eta
an ematen zigun pena,
ikusten gendun nola zegoan
bere onetik irtena.
Alare aizkora iñoiz sartzen zun
begi ondoan barrena;
kolore txarra izerdirik ez,
bajatzen bere almena,
abildadea euki ta ezin,
ori da gauzik txarrena!
-6-
Egur aseran ematen zendun
makiñabat kolpe eder,
baña epaia eman orduan
sarri irten zizun oker.
Ta pello oiek zuzendu eziñik
azkenez egin zendun ler;
ara, joko bat galdu dezula;
ezpaitu esan nai ezer,
lengo esaera zarra auxe da:
«gizonak eztu etsi ber».
-7-
Nere iritziz, gauza auxe da
zuk egin bear dezuna,
maixu on baten eskutan jarri;
egin berari entzuna.
Oraindik asko mejora leizke
indarra eta zentzuna,
gure Jainkoak eman deizula
segitzeko osasuna,
gure mendian gera diteke
Euskalerriko ontxuna.
-8-
Gure erregua au da, gaztea,
ez geratutzeko, ziñez,
joko bat galdu dezula eta
gauz ori aztu eziñez.
Ikusi gendun jardun zendula
oso intentzio piñez,
baldin jarraitzen baldin badezu
maixu on baten dotriñez,
zu ikusteko berriro plazak
beteko dirade gaiñez.
-9-
Zenbatxo egi aitortzekoa
gure «Basarri» jaun ori,
orren esanak ain kalte gutxi
egiten dio iñori.
Txapelketara azaldutzeko
agindutzen dizu zuri;
indarrez osatua zaude ta
gorputzetik oso guri,
disgustoren bat berdin eman zuk
on ustekoa danari.
-10-
Geiena danak jantzi dezala,
jarriko dute txapela,
iruditzen zait guziak ere
sari ederrak daudela.
Arrixku dago goikoa artzeko,
edo bekoa bestela;
gizonantzako konpromisorik
nola eztagon onela,
nik pentsatzen det ori eztala
joko gogor bat bezela.
-11-
Kontsejutxo bat ematen dizut
«ZERUKO ARGIA'n» ziar,
arrazoi daukatela esango
didazu gaur edo biar.
Nola jarriak dauden Donosti'n
orrenbeste sari edar;
gizonak azalduarren ondo
berak daukan ainbat indar,
lenbizikoa seguru dunik
eluke pentsatu bear.
-12-
Au esanakin agurtzen zaitut
azken bertsoan itzetik,
zer pentsatutzen gelditzen naizen
aitortuaz biotzetik.
Zuk patxaratsu irten zazula
egun orretan etxetik,
ta izerdirik irteten bada
zure bekoki ertzetik,
bat baño geio an geldituko
dirala zure atzetik.