inprimatu
Ezkonberri batzuri kontsejuak
Izenburua:
Ezkonberri batzuri kontsejuak
Sinadura:
Uranga, Imanol
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Imanol

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
394.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ezkonberri batzuri kontsejuak

 

Uranga, Imanol

 

 -1-

 

 Andutz azpiko babes goxoan

 zeguan zure etxia,

 antxe zeunden zu krabeliña bat

 ostrotxuekin jantzia.

 Parejo gazte maitagarria,

 gaur da zuen ezkontzia,

 opa dizutet urte askuan

 zorionez bizitzia.

 

 -2-

 

 Zuen ezkontza izandua da

 gaur Itziar'ko elizan,

 zeru erdian ez geundenikan

 ia etziteken esan.

 Bi gazte maite juntatu dira

 aingeru batzuen gisan,

 azi zeraten sukalde xarra

 aurrera goguan izan.

 

 -3-

 

 Kontseju batzuk eman beitzuet

 zuengana etorririk,

 asko ta ondo nai izateak

 beiñere eztu neurririk.

 Ai, gorabera asko dirade

 bizimoduan jarririk,

 diruarentzat iñoiz ez izan

 geiegizko egarririk.

 

 -4-

 

 Atsekabiak izaten ditu

 pobre eta aberatsak,

 bizimoduan txandan dirade

 une goixo eta latzak.

 Oso alkarren urrian dira

 larrosak eta arantzak,

 pazientzian ondo eraman

 bata-bestian akatsak.

 

 -5-

 

 Gure mundua jarria dago

 lau aldetara antsiaz,

 moda eztakite nola atera

 illajeraz ta jantziaz.

 Aurtxo batzuek sortzen badira,

 ta, artu pazientziaz,

 maitasunian aei goxoki

 euskera erakutsiaz.

 

 -6-

 

 Aizu gizona, lagun artera

 egin bear da bixita,

 etxe-zuloan sartuta beti

 ezin diteke bizi-ta.

 Baiña etxera ez erretirau

 mandamentuak autsita,

 ezer eztezu irabaziko

 takarkerian asita,

 

 -7-

 

 Etxera igual juango zera

 iñoiz garai beranduan,

 muxintasunik ezta paltako

 agian zure onduan.

 Gizon maitia, bai al dakizu

 nola jokatu orduan?

 obedituta ixilik egon

 arrazoia nola duan.

 

 -8-

 

 Asarraldiak izango dira,

 ortan dudarik ez izan,

 inportantzirik ez bedi gerta

 lizun, gaiztuaren gisan.

 Zuen arteko pentsamentuak

 konpiantza guziz esan,

 zuen arteko goixotasunak

 azkenik izan eztezan.

 

 -9-

 

 Lujoko gauzak tentaziuak

 izaten ditu munduan,

 baiña ikusi bizimoduak

 noraino agintzen duan.

 Inbiriarik ez eduki ta,

 bizi alkarren onduan,

 sekula etzaiteztela sartu

 iñoren bizimoduan.

 

 -10-

 

 Ogeitazortzi urtetik beera,

 oraindik zerate gazte,

 errespetatu, senarra senar,

 ta emaztea emazte.

 Neskame-morroi alkar artzerik

 inoiz etzazute uste,

 arrazoiari bidez begitu

 batak bestiak ainbeste.

 

 -11-

 

 Lana egiñaz igual astia

 izanduko da luzia,

 sakrifizio egin gaberik

 eztago gure bizia.

 Jai egunetan deskantsa ondo;

 lenbizi entzun mezia,

 familirako palta eztedin

 Jaungoikoaren grazia.

 

 -12-

 

 Lagun txarrikan baldin badezu

 izan zaiozu erruki,

 baiña berekin tratatutzeko

 bidia azkar ebaki.

 Iñorentzako gorroturik ez,

 apaltasuna eduki,

 pobre izanda-re modu onetan

 bizi diteke ederki.

 


inprimatu