inprimatu
Egun batean, maitasunean
Izenburua:
Egun batean, maitasunean
Sinadura:
Uranga, Imanol
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Imanol

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
119.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Egun batean, maitasunean

 

Uranga, Imanol

 

 1

 

 Egun batean, maitasunean

 asi giņaden zu ta ni,

 Begiratuaz lur gain ontako

 ainbeste bide apaiņi.

 Lengoa utzi, beste bide bat

 zuk nola dezun ipiņi...

 Nunbait gu biok alkartzerikan

 munduan etzan komeni!

 

 2

 

 Nik ezagutu zindutenetik

 nenguen zuri begira,

 Azken gabeko maitetasuna

 neukan biotzan erdira.

 Orain bakarrik utzitzen nazu;

 moja zoaz urrutira,

 Nik ezin uka, gure Jainkoak

 deitutzen dizun tokira.

 

 3

 

 Ez nuen uste izango zanik

 nik orrelako mudantzik,

 Baņa lorerik ezta izaten

 eztadukanik arantzik.

 Berriz geiago ikusteko nik

 eztadukat esperantzik,

 Arren!, sekula etzazu aztu

 Euskalerriko baratzik.

 

 4

 

 Amets gozotan begiraturik

 ibiltzen giņan gazterik,

 Zutzaz pentsatu gabe nik ez nun

 gau, egun, jai ta asterik.

 Zuk aldeginda nere biotza

 gelditutzen da tristerik,

 Baņa munduan nik maitatzeko

 ezta izango besterik.

 

 5

 

 Zenbat igande arratsalde guk

 pasatu dezun atsegin!

 Zenbat itz goxo zure ezpaņak

 didaten neri itzegin!

 Ainbeste maite zindutan lora;

 orra ondotik aldegin,

 Gau eta egun illunik nago

 eta eztakit zer egin.

 

 6

 

 Erabakia artua dezu

 mojatxo bat izatea,

 Barrendik asko sentitua det

 zuk itz ori esatea.

 Orain bakartu gerade biok.

 len genbiltzanak batea.

 Suerte on bat desio dizut

 ta ondo izan zaitea.

 

 7

 

 Zure jantzia abitua da;

 petxu gaņean gurutza,

 Zure otoitza izan dedilla

 euskaldunaren laguntza.

 Zu jaio ziņan etxe zartxoak

 albotik zintzilik untza,

 Ez aztu iņoiz oien artean

 ikasi zendun izkuntza.

 

 8

 

 Beti izan naiz seme pobrea,

 baserritar bat bajua,

 Baņa ixilik egote ortan

 ez naiz izandu pijua.

 Jaunak neuri-re konbenturako

 orain egin dit ujua,

 Mundu ontako gauzak utzita

 praille sartzera nijua.

 

 9

 

 Agurtu ditut nere pamili

 lagunak eta etxia,

 Ondo pentsatzen jarri ezkero

 auxen da diferentzia!

 Lenago pestan ibiltzen giņan;

 orain sotana jantzia,

 Lendabiziko gure lana da

 anima salbatutzia.

 

 10

 

 Konbentu ortan bizi nai nuke

 Jaunaren grazi gozoan,

 Al dan guzian saiatuko naiz

 otoitz edo errezoan.

 Eskatzen dizut, azken orduan,

 Jauna, artu gu besoan,

 Gero zurekin izan gaitezen

 betikotasun osoan.

 


inprimatu