inprimatu
Biraoa
Izenburua:
Biraoa
Sinadura:
Uranga, Imanol
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Imanol

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
23-24

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Biraoa

 

Uranga, Imanol

 

 Jai egun baten mendian izan

 da bera natorrenian,

 basarri txuri polit bat zeuen

 antxen beko barrenian.

 Amonatxo bat aurtxoak zaitzen

 ataiko eskapenian,

 kontu batzuek asanda etxera

 abiatu nintzanian,

 penaz beterik nago gaur, seme,

 esan ziran azkenian.

 

 Len da biziko enun ulertu

 amonatxoak zertzu nik,

 esan ziraden gaur kristau askok

 ez dadukate zentzunik,

 penatua naiz Jaunaren kontra

 birau zikiņak entzunik

 Bide ontatik baldin baguaz

 ez dadukagu gauz onik,

 ez nuan uste Euzkalerria

 onta biurtu bertzunik.

 

 Koadrilla bat bajatua da

 goi alde ortan izan da,

 nere ustetan geientzuenak

 gazte xamarrak ziran da,

 ez dakit zeuden txoraturikan

 edo bestela eran da,

 beren artian ateratzian

 ez baia edo demanda,

 gauza guztia arreglatzen da

 birau zikiņak esan da.

 

 Amonatxuai itz auek entzun

 egin nuan esamiņa,

 arrazoi dezu pentsatu nuan

 biotzez artzia miņa,

 sarri askotan gizona bai da

 guztizko buru ariņa,

 gure Jainkoak itz egiteko

 emana zigun mingaiņa,

 ta begira nola eskertzen degun

 botarik birau zikiņa.

 

 Mundu onetan ai bagerade

 makiņa bat kristau eskaz

 burutik ondo ez dabillanak

 gutxi egiten du ankaz,

 tontokeria alde danetik

 eta or gabiltz erronkaz,

 birau zikiņa gora ta bera

 eta errezua nekaz,

 ber dan tokian itz egiteko

 iņoz ez dirade kapaz.

 

 Gauza au ikusi izan dua det

 iņoiz pentzatzen egonik,

 iņork esango al niki neri

 diskuidaduta nagonik,

 aundi urteko arrokeria

 bere aldian izanik,

 maldizioka gora ta bera

 or abiatu danik

 sekulan ere ikusi al da

 iņun pintatu duanik.

 

 Biraulariak geien partean

 ditu mingaiņik luzenak,

 zer zaten degun arrasto gabe

 bide txarrez guazenak,

 Aita gurea naiz da jakin ez

 autan Santuen izenak,

 arrokerizko mobimentuak

 dirudigula zezenak,

 ber dan tokian azaldutzeko

 iņor geran eskasenak.

 

 Birau zikiņez zikindu zaigu

 gure goiko mendi balda,

 birau zikiņa goizean jeiki

 lan tokira juan da,

 andikan erten entzuten dezu

 ardaudegira ibual da,

 danok anaiak gerade eta

 galdetutzia pena da,

 bizio txar au euzkaldunaren

 gandikan sortua al da.

 

 Ai! Euzkal erri maitagarria

 etzaitezela ondatu,

 naiz juan garren akaitz gaiztoak

 beste ainbeste olatu,

 mota zikiņa eten lenbaitlen

 eta garbia aldatu,

 bere kemenik galdu ez dedin

 sarri askotan jorratu,

 euzkaldunaren oitura ona

 beiņe ez dedin borratu.

 

 Etzaitezela orrein tristetu

 aizu amona kutuna,

 mendi baldako birau zikiņak

 menperatua zaituna,

 beti bat degu zeru ta lurra

 danak beriak dituna,

 azaldu zazu patxara onez

 daukazun biotz biguna,

 bide onetik asten ba gera

 allegauko da eguna.

 


inprimatu