inprimatu
Bertso berriak
Izenburua:
Bertso berriak
Sinadura:
Uranga Lizaso, Manuel (Azkonar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga Lizaso, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
149.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso berriak

 

Uranga Lizaso, Manuel

 

 1

 

 Eibartik iru lagun zar

 eizara ertena,

 zerbait arrapatu nairik

 mendian barrena.

 Entzun detan kasuak

 ematen dit pena;

 adierazi ber det

 esan diratena.

 

 2

 

 Abiatu ziraden

 mendirikan-mendi

 arrapatu nairikan

 eper edo erbi.

 Afiziua izan da

 ezin egon geldi,

 azkenerako eiņ zen

 naikua pikardi.

 

 3

 

 Mendien punta egoan

 txuriturik lurra,

 euriakin nasian

 eiten zun elurra,

 gauz onik etzela eingo

 bazuten beldurra,

 oillagorrai tirata

 jo zuten txakurra.

 

 4

 

 Eiztariak buru-makur

 txakurrak kuliska,

 esanez egin diagu

 egunduko driska.

 Len ere orrelakuak

 baizkin aldizka,

 txakurtako lain ez dek

 guk eiten deun pixka.

 

 5

 

 Txakurra besterena

 aprobatzekotan,

 raza onaren fama

 ainbeste lekutan,

 tiruakin jo dute

 muturraren puntan;

 ederki gerau dituk

 entregatzekotan.

 

 6

 

 Asi ziran egiten

 txistu ta ujua!

 Akordatu orduko

 tiruakin jua,

 odola ta kaliska

 buztana bajua;

 arreglatua dute

 txakur gizajua.

 

 7

 

 Andikan bajatu ziran

 txabola batera,

 bokadillo bana zuten

 ta aura jatera;

 uste gabe oillagorra

 aurrian atera,

 baiņa laster joan zan

 nai zuan aidera.

 

 8

 

 Txabolan sartzerako

 eskupetak ustu,

 ta erten zutenean

 kargatzea aztu;

 katuai tira baiņa

 tirorik ez piztu

 oillagorra aidian

 ederki jolastu.

 

 9

 

 Kartutxuakin iņor

 gogoratzen ez zan,

 diskuidua edozeinek

 leikiena izan.

 Bokadillua janda

 kontu asko esan,

 txorixu ta ogia

 bakarrik ote zan?

 

 10

 

 Eskupeta bizkarrian

 arturikan tente,

 bear dan ordurako

 kargatu ez dute,

 kartutxuik gabe eizian

 jarraitzen badute

 munizio fabrikak

 zer egin bear dute?

 

 11

 

 Oiean buelta izanda

 beron kalterako,

 eskarmentatu dira

 pixka baterako

 txakurra ere zan itsu

 errematerako

 eiza ugalduko da

 berriz joaterako.

 

 12

 

 Esango dute Uranga

 dala berritxua,

 eiztarien kontua

 dana berdintsua,

 ondo dago noizian bein

 galtzea pultsua,

 baiņa tira baiņo len

 sartu kartutxua.

 


inprimatu