inprimatu
Gibel-andi
Izenburua:
Gibel-andi
Sinadura:
Ur-zale batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ur-zale batek

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
110.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gibel-andi

 

Ur-zale batek

 

 Kantatzen asi gaitian

 Gibel aundiren atian,

 Mirari andiak egin ditu

 Jaun onek egun batian.

 

 Danian ardo ugari

 Egiten asko mirari,

 Mentajarik ez dio egingo

 Iņork munduan berari.

 

 Jenioz zerbait arrua,

 Guziz beltza du larrua,

 Zaagia bezala bestua

 Daukala pikez barrua

 

 Bi libru aragi ditu

 Bere katuak garbitu

 Ala-re ogei ta amar ontza

 Pisaturik da gelditu.

 

 Kristau ona izan ala

 Gordetzen du ostirala,

 Chakurrari bulda artu, berak

 Gabe gelditzen zirala.

 

 Gibel-andiren katua,

 Chakur madarikatua,

 Biyen artian agertu dute

 Gizon onen pekatua.

 

 Katuak mi-au, mi-au

 zakurrak berriz zau, au, au

 Bere paltak estali esinez

 Larricho dabil gizon au.

 


inprimatu