inprimatu
Pipar potoa
Izenburua:
Pipar potoa
Sinadura:
Unanue, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unanue, Jose Manuel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-3.zk.
Orrialdea:
67

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pipar potoa

 

Unanue, Jose Manuel

 

 Makila salda ondoren

 jan genezakeen

 plater bakarra

 izan zen pipar potoa.

 

 Okasio seinalatuetan

 herriak jantzi behar zukeen

 trapu zaharra

 arasetan usteldu zen.

 

 Gezi hiltzaileen

 eta minagoa zen

 uztarri humilantearen laguna

 izan zen berrogeitan berrogei.

 

 Oka eginda, gogaituta

 korroskada itzalez

 jaurtiki genuen entrainetatik

 eta harritu egin ziren.

 

 Aldatuz gero, agian

 gehiago gustatu zekigukeen:

 bi galsoro erreka odol

 batez zeharkaturik.

 


inprimatu