inprimatu
Maketo
Izenburua:
Maketo
Sinadura:
Unanue, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unanue, Jose Manuel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-3.zk.
Orrialdea:
66

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maketo

 

Unanue, Jose Manuel

 

 Eragin, eragin maketo

 barrikatxoak dadoa isuri beza

 esne beltza, taladrina

 uztaileko gau epeletan antzo.

 

 Begira, begira mahai gainean

 bizitzaren paper kinielatua,

 ikurra saka ezazu

 mingaina adurra darizula.

 

 Irentsi, irents ezazu

 zerbeza apur bat

 pozezko espain apartsuak

 dastatuz poliki poliki.

 

 Egin, amets egizu

 astearen unerik inportanteena

 amaitu eta hasi baita.

 


inprimatu