inprimatu
Goizeko zazpiretan
Izenburua:
Goizeko zazpiretan
Sinadura:
Unanue, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unanue, Jose Manuel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-3.zk.
Orrialdea:
62

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Goizeko zazpiretan

 

Unanue, Jose Manuel

 

 Goizeko zazpiretan

 gaur astelehenean

 zelako komeriak

 esna naizenean

 eguzkia ere dabil

 irten ezinean

 ohean goxo-goxo

 egoten denean.

 Furra fandangua

 hortxe dugu pekatua gure mundukua (bis)

 

 Kalean hotza dago

 eta isiltasuna

 jendea arin doa

 kopeta iluna

 kaiolan sartu behar

 langile kuttuna

 ni honeri deritzot

 bizitza tun tuna.

 Furra furra fandangua

 hortxe dugu pekatua gure mundukua. (bis)

 


inprimatu