inprimatu
Gaur gorria
Izenburua:
Gaur gorria
Sinadura:
Unanue, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unanue, Jose Manuel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-6.zk.
Orrialdea:
66

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaur gorria

 

Unanue, Jose Manuel

 

 Atzerritik etorri ziren

 infernu gorriko hegalariak

 

 Oskorri okerra zabalduz

 zuhaitzen belztasun gainetik.

 (Ez beldurtu, Josetxo)

 Belardi gainean antxintxiketan

 burdinezko arantzen aurrean.

 (Eta zenbat geratu, Josetxo)

 Lurrak ikara oinetan

 aienak lau haizetan.

 (Entzun, ez ikaratu Josetxo)

 Zelaia mitxoletaz ereina

 gorputzez agudo betea.

 (Ez zenuen ikusi, maitia)

 Tripak beteta balute lez

 supositorio higuingarri jaurtikiz.

 (Trumoiak beldurtzen bazaitu nola ez eztandak)

 Hitz sakratua Espainetan zaramatenek

 bidali zizkiguten zakur hertzainak.

 

 Ardi gorri, zuri, beltz, denak

 hesian sartzeko asmoz.

 (Gorriak, gorriak izan dira!

 Pentsa erazi zizuten, Josetxo)

 Baina gezurra koadro batean

 margotuta geratu zen.

 

 Arbola ere hantxe

 geldi geratu zen

 ekaitza baretu arte

 baitarako zioen:

 

 Makina haize beltz

 jasan dut oraindino

 sustarrak sakonak ditut

 ez naute botako.

 

 Eraman deixala hostoak

 udaberri erdian

 ni berriz loratuko naiz

 hurrengo urtean.

 


inprimatu