inprimatu
Euria gauzuloan
Izenburua:
Euria gauzuloan
Sinadura:
Unanue, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unanue, Jose Manuel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-3.zk.
Orrialdea:
51

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euria gauzuloan

 

Unanue, Jose Manuel

 

 Euria mara mara hasten denean

 gero zaparrada bihurtzeko

 gautxorioi goiza

 berandu egiten zaigu.

 

 Munduko ipurtzuloraino

 jaisten garenok

 oin bat atzerago jartzen dugu

 karrerila hartzeko.

 

 Kalean pertsonak itzaltzen

 direnean

 pilak pizten zaizkit

 begietan

 argi dizdira zoriontsua

 alkoholiko jatxizale

 ohiak bezala ibiltzen

 naiz eta "antzar urratsa"

 gustatu ez

 arren; arin, sendo, harro

 zapaltzen

 buru galduen espaloiak.

 


inprimatu