inprimatu
Bizikada
Izenburua:
Bizikada
Sinadura:
Unanue, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unanue, Jose Manuel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-3.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bizikada

 

Unanue, Jose Manuel

 

 Uda dastatu elurraroko egunen

 zirrikitutik

 adrenalinaz jantzi soinekoa eguzkiak.

 (Zoramena)

 

 Bostak arratsaldean

 urdina zeruan lehertu zorian.

 (Itsas-urdina)

 

 Tabernako musikaz barrukoa burrunbaz

 eskuan xerbexa

 (Errusta)

 

 Kristalezko jaun gorria geldirik

 aldizka jaun berdea ere.

 Heuren aldamenean bost lelo eserita

 kamioien hara hona begira.

 (Tontokale)

 

 Edaria bukatu, diosala egin eta irten

 bidetik zehar idazmakina Carniceria

 F. Insaustiren erakuslekuan

 (Zer arraio?)

 

 Errieta umeei kapotaren gainean egotearren.

 (Jertsei zikina)

 

 Astirik galdu gabe une zoragarria harrapatu

 beharra.

 (Haiku)

 


inprimatu