inprimatu
Herri ttipi baten bukaera, ez da bizi era
Izenburua:
Herri ttipi baten bukaera, ez da bizi era
Sinadura:
Unanue, Aitor
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unanue, Aitor

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
757.zk.
Orrialdea:
35

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Herri ttipi baten bukaera, ez da bizi era

 

Unanue, Aitor

 

 Ixila eta iluna da zure bizia,

 ez duzu odolarik, ala ?

 Hemen zuade, zutik, zeren...

 jaiotza guztiak bizi bat du,

 eta bizia da hiltzen.

 Truke egin ezagu, far gogoz;

 Animaren bihotzak,

 lerro arrotz bat dauka,

 jarraitu beharra,

 lanaren erantzunean.

 Ez beinere hilobira

 hurbildu, igo!

 Hilargira iritsi

 daitezela zure asmoak,

 alaitasuna eskaini

 ezbeharrari.

 Jaurtiki bazaituzte,

 estali odolez ustela zen zure gorputza,

 odol garbi bat indarra

 bait da, kemena.

 Etsaia erdibitzea

 lortzen baduzu,

 argi dizdiratsu bat

 piztu duzu iluntasunean.

 Izerdia izango da

 nekearen nabarmena,

 baina, garaile zara.

 Biziduna, soinua eta argia.

 


inprimatu