inprimatu
Ederki jan ondoren
Izenburua:
Ederki jan ondoren
Sinadura:
Ugao
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ugao

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
327.zk.
Orrialdea:
2

Ugao

 

 Ederki jan ondoren

 t'egin naiko tutu

 zortziko txiki batzuk

 bora bear ditugu.

 

 Etzerate koldarrak

 ez oso makalak

 ibillaldi eder au

 asmau dezutenak.

 

 Ez det nik nai izandu

 ona etortzerik

 Oñati erri polita

 iñoiz an uzterik.

 

 Baña baietz ta baietz

 Ona etortzeko.

 ¿Zeñek esan dizute

 neri agintzeko?

 

 Batu bai geradela

 pillo oso polita,

 Oñati'ko onenak

 gaur ementxe dira.

 

 Iru jaun Arrazolo

 anai, aita, seme,

 oiekin kontuz gero

 ibilli zaitezte.

 

 Baña bada gauza bat

 ¿esango al dizuet?

 Egon bear ez luken bat

 emen ikusten det,

 

 Gure erriko kontuak

 nolan joango dira

 Don Migel Peña Jauna

 jolasean dabill-ta.

 

 Zer ein dezute baña

 Iruña'n goizean

 gu biok utzita

 zuek jolasean?

 

 Meza entzuten egon

 guzion burua,

 ta zuek eztakit non,

 ¡au dek arraxua!

 

 Opizio guziak

 emen dira arkitzen

 jostunatik asita

 lapikogille-arten.

 

 Iñor gaxotzen bada

 medikua palta,

 guztirako or daukagu

 Eleuterio jauna.

 

 Aizazu, txofer jauna,

 etzaite izutu

 naiz millaka pusketan

 gurdia zatitu.

 

 Korkostegi-Kastillo'k

 konponduko dute

 Mallu-Antonek berriz

 austen ez ba'dute.

 

 Orain erregutxo bat

 dizuet egingo

 dan-danok ordurako

 zintzo egoteko,

 

 Ondo bazkaldu degu

 tripoliña bete,

 ez apariik eskatu

 bait gaude naiko ase.

 

 Agiri-agiri da

 dira asko dagola

 etxen lanak utzita

 ibiltzeko onela.

 

 —"Or zebiltzen gizonak

 diruok botatzen"

 esango dute andreak

 negarrez nunbaiten.

 


inprimatu