inprimatu
Santaluziko astotik Santomasetako txerrira
Izenburua:
Santaluziko astotik Santomasetako txerrira
Sinadura:
Ugalde, Miren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ugalde, Miren

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1083.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Santaluziko astotik Santomasetako txerrira

 

Ugalde, Miren

 

 Udazkena joan eta

 negua nagusi

 lenengo elurteak

 ditugu ikusi

 baserritar jendea

 tratuan da hasi

 betor Santo Tomas-ta

 agur Santa Luzi.

 

 Jendea erruz eta

 aberea asko

 besteak beste bada

 txerri eta asto

 bata gixen gixena

 bestea bekosko

 erostunen baten zai

 hantxe harro asko.

 

 Abere ta hegazti

 barazki artean

 ikustekorik franko

 Donosti aldean

 Txistorra ta ogia

 bazter guztietan

 Santu gogangarria

 Tomas hau benetan.

 

 Gogantza onak batzuk

 besteak beldurrez

 gaizki pasatu zuten

 iaz antza denez

 Donostiko kaleak

 beteak txakurrez

 hutsik geratu ziren

 San Tomas egunez.

 

 Txakurrak direla ta

 montatu da festa

 jabeak bildu eta

 eginez protesta

 Udaletxean berton

 agertuaz kezka

 txakurrak babesteko

 plan bat dute eska.

 

 Arriskuan ikusiz

 lau hanken bizia

 aintzakotzat hartu du

 honek eskaria

 batzarrean bilduta

 hor erabakia

 bonbilatxoz jostea

 aurten Donostia!

 

 Sereno batzuk ere

 ipiniko omen

 txistorzaleak zaila

 daukazue hemen

 Santo Tomasi behar

 erregutu aurten

 ia goi aldetikan

 dizuen laguntzen.

 


inprimatu