inprimatu
Argiari, bere egunean
Izenburua:
Argiari, bere egunean
Sinadura:
Ugalde, Miren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ugalde, Miren

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1080.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Argiari, bere egunean

 

Ugalde, Miren

 

 Donostiako Egia auzotik

 datorkigu notizia

 abenduaren bata dutela

 egun gozo ta haundia

 Euskal Herriko txoko guztitan

 zabaldu dute berria

 euskaldun oro ad ta erne

 badator eta ARGIA.

 

 Orain ARGIA bakarrik eta

 lenago berriz Zeruko

 goiko laguntza baztertu eta

 egin el zioten uko

 baina Jainkoak ez zitun nonbait

 erabat bazter utziko

 zulo, hartatik atera ziren

 ez dira errez isilduko.

 

 Indar haundirik ez dakit baina

 erruz malizi ta maina

 bazter guztiak nahastutzeko

 hortatik dute nai haina

 berriro ere harpidedunok

 errez gaituzte engaina

 diru geiago kobratzearren

 Koxka sartu alajaina.

 

 Baina oraindik ez da bukatu

 esan dezagun egia

 talde horrekin erne lagunak

 ongi ireki begia

 edozeini ta sartzen diote

 ustekabean ziria

 hurrengo tranpa badakin zein den

 erdian den komikia.

 

 Sekula baino indartsuago

 omen dabiltza ta aurten

 urtekaria iaz baino're

 hobea omen da irten

 ez ote dira Argiatarrok

 gehiegi hasi harrotzen

 hola jarraitzen baldin badute

 belaxe nagusi hemen.

 

 Batzuek alde besteak kontra

 baina dago frogatua

 lanik gehiena egiten dunak

 irabazten apostua

 negar puska bat ein duten arren

 badaukate meritua

 gaur ARGIAren harpidedunoi

 ematen digu gustua.

 

 Astero garaiz irtenez gero

 zuek munduko onenak

 baina jakinak dira horrela

 lan egitearen penak

 segi aurrera t'hartu ARGIAn

 zorionik beroenak

 badakizue zuen atzean

 gaudela euskaldun denak.

 


inprimatu