inprimatu
Langileen egunerako
Izenburua:
Langileen egunerako
Sinadura:
Ugalde, Mikel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ugalde, Mikel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
583.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Langileen egunerako

 

Ugalde, Mikel

 

 -1-

 

 Bertsok jartzeko pentsamentua

 etorria zait burura,

 kantatu nairik gaurko langillek

 nabari duen tristura.

 Lantegietan darabilkite

 makina baten modura,

 ta nagusia aberasten da

 langillearen kontura.

 

 -2-

 

 Len txabola bat tallertzat zeukan

 gero lantegi aundia.

 «Onek dirua nun atera du?»

 galdezka dabil jendia.

 «Langillen bizkar irabaziaz»

 au da erantzun garbia,

 besten izerdiz ez da agortu

 bere diru iturria.

 

 -3-

 

 Gizarte ontan guztia dago

 bata bestearen aurka

 diru dutenek zapaltzen dute

 langille soilla indarka.

 Langilleriak ezin dezake

 iñolaz joka bakarka.

 Aurrerantzean elkar gaitezen,

 zor zaigunikan ez barka!

 

 -4-

 

 Ez pentsa gero emen jarriak

 ditezkenikan gezurrak.

 Gaztetandikan nekatu ditu

 langillek bizkar egurrak.

 Soldatan ordez jasoak ditu

 jipoiak eta egurrak.

 Zaarturikan ementxe dago

 jubilatzeko bildurrak.

 

 -5-

 

 Ez pentsa gero dezakezunik

 baja artzeko aukera,

 bearrezko dan jornalik gabe

 bertan geldituko zera;

 partikularrez medikuetan

 agian, asten bazera

 langille zeran orrentzat bada

 dirutan naiko galera.

 

 -6-

 

 Itsas lanetan, mina zulotan,

 zenbat berri txar da mingots?

 Goizean goizik laneraturik

 gauean berriz hor ill-otz.

 Ez bear batek moztuak ditu

 langille bizitzak zorrotz,

 an eta emen lantegietan

 zenbat naigabe ta eriotz?

 

 -7-

 

 Amaika huega eta borroka

 eskubideak lortzeko,

 lantegietan zebiltzen aurrak

 eskoletara sartzeko,

 eguneroko lan aldi ura

 zortzira jextarazteko.

 Zenbat borroka, zenbat eriotz

 zindikatak indartzeko?

 

 -8-

 

 Jorra dezagun, landu dezagun

 arantza artean baratza,

 Langillerian alkartasuna

 dugu munduan ardatza.

 Sindikatuen askatasuna

 janari on baten gatza.

 Asmo onenez ospa dezagun

 gaur langilleen maiatza.

 


inprimatu