inprimatu
"Humanae vitae"
Izenburua:
"Humanae vitae"
Sinadura:
Ugalde, Mikel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ugalde, Mikel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
296.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Humanae vitae"

 

Ugalde, Mikel

 

 -1-

 

 Azken aldean gizadi dana

 dijoakigu ugaritzen

 umetan iltzen zitzaizkigunak

 sendagaiekin ezitzen.

 Martxa honetan erabakiak

 askar ez badira artzen

 jaio giñaden mundu honetan

 ez dago giro bizitzen.

 

 -2-

 

 Kezkaturikan arkitzen dira

 senar emazte gazteak

 seme alabak ugaritzen ta,

 buruko miñez beteak.

 Pamiliaren galera dakar

 berriro sortarazteak

 kristau legeak jarrai nahi dunak

 baditu buruausteak.

 

 -3-

 

 Egun batean ezkondu ziran

 maitasunen eragiñaz

 gerora, berriz, bizitzekotan

 egintza onak egiñaz.

 Zoritxarrean, kezkati daude

 bitez-animaren miñaz

 elkarturikan seme-alabak

 jaio arazi eziñaz.

 

 -4-

 

 Gizaki orok nabaitutzen du

 zorionaren beharra

 horretarako maitasuna da

 danontzat bide bakarra.

 Senarrak maite du emaztea

 ta honek bere senarra.

 ezin diteke nolanahi moztu

 ezkontzak duan indarra.

 

 -5-

 

 Ezkontzaz eta jaiotzaz ere

 ar zagun bide zuzena

 geure pausoa izan dedilla

 beti maitasunarena

 Alkar maitatuz bizi gaitian

 indartuz itxaropena

 giza-legea bete dezagun

 neurtuaz ondorena.

 

 -6-

 

 Gizaki danak gogoan artu.

 bada, beste arazoa

 aurrerapenak ugaritzea

 danontzako erosoa?

 Konsumoaren menpean dago

 gaurko gizarte osoa

 Nolatan autsi kapitalismo

 sistemaren erasoa?

 

 -7-

 

 Etxe-bizitza eskuratzeko

 egin behar diran lanak

 ogei urtean zorpean daude

 ia ezkonberri danak.

 Amabi ordu lana egiñaz

 «suerte» (?) hori dutenak

 nahiko gurutze berekin dute

 lanetik bizi diranak.

 

 -8-

 

 Ezingo dezu pentsatu gabe

 semeak jaio-arazi

 Ondorengoak jatortasunez

 behar du azi ta ezi.

 Honek berekin duan prolemaz

 arren etzaitez igesi

 bide estuak ez dezaigula

 sendi-maitasunek autsi.

 

 -9-

 

 Diskusioak gehitu dirade

 pastillak, bai, pastillak ez,

 gai hau dala ta erabakia

 artzea ez baizan errez.

 Aita Santuak esan berri du

 maitasunez bizi bitez,

 giza legea aintzat artuaz

 kristau zintzoen egitez

 

 -10-

 

 Jakintzak ere aztertu beza

 eha nola diran gauzak

 bere argiak lasaitu ditzan

 ezkondu danen biotzak.

 Maitetasunik ez beza galdu

 iñungo-agindu zorrotzak

 Goiko graziak lagun bezaigu

 kristatuz gure ezkontzak.

 

 -11-

 

 Arren anaiak une honetan

 kementsu joka dezagun

 bide zuzena aukeratuaz

 naiz ateo naiz fededun.

 Aita Santuak «Humanae Vitae»n

 esandakoari entzun.

 Aurrerantzean gizakumeok

 kontzientziari erantzun.

 


inprimatu