inprimatu
Albiste txar bat mundu guzian
Izenburua:
Albiste txar bat mundu guzian
Sinadura:
Ugalde, Mikel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ugalde, Mikel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
290.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Albiste txar bat mundu guzian

 

Ugalde, Mikel

 

 -1-

 

 Albiste txar bat mundu guzian

 biziki zaigu zabaldu,

 errusitarrak Txekoeslobaki

 nolatan nai duten galdu.

 Orretarako armak artuta

 bertara dira azaldu,

 indarrarekin bizia kenduz,

 etorkizuna zapaldu.

 

 -2-

 

 Len Poloni'n da, Hungria'n gero,

 orain berriz txekotarrak,

 beuren begiak ez ikusitzen

 erritar oien negarrak.

 Bein da berriro jabetu dira

 gorrotoaren su-garrak,

 mundu onetan ez du lekurik

 arrazoiaren indarrak.

 

 -3-

 

 Txekoeslobaki'k rusoen mende

 galduko ote bizia?

 ikusten danez, emen indarrak

 beti du irabazia.

 Nere biotzak geldegiten dit:

 nun dago demokrazia?

 nun da legea, askatasuna,

 nun egizko justizia?

 

 -4-

 

 Gorrotatzen det izkilluekin

 ezarritako pakea,

 illen artean kanposantuan

 gertatzen dana obea.

 Erri bakoitzak bear du izan

 etorkizunan jabea,

 ez ote degu aintzat artuko

 jatorrizko dan legea?

 

 -5-

 

 Gure bizitzan gertatzen dira

 amaika gauza itxusi,

 zuzentasuna indar menpean

 oraintsu degu ikusi.

 Bide orretan ezingo dezu

 luzaroan gogor eutsi,

 erria tiroz ezin diteke

 betiko galdu, Errusi.

 

 -6-

 

 Mundu guzira eskatu dute

 txekoak laguntasuna,

 baña guziok ikusi degu

 eman degun erantzuna.

 Pekatari da Errusia ta

 pekatari euskalduna,

 gure postura ikusirikan

 nor ez degu erruduna?

 

 -7-

 

 Zuzen jokatzen saia gaitean

 gure zeregin danetan,

 egizaleak izan gaitezen

 egite eta lanetan.

 Pake osoa zabaldu bedi

 baserri eta kaletan,

 justizia ta askatasuna

 maite izanaz benetan.

 

 -8-

 

 Une onetan ezin ba jakin

 arazo onen bukaera,

 rusoen aurka jarrai bearko

 euren burruka aurrera.

 indarra nun dan erakusteko

 daukate naiko aukera,

 berriro ere aula menpeko

 lotan gelditzen bagera.

 

 -9-

 

 Mundu onetan gizon guziok

 egizko anai gerade,

 alkarturikan maitatutzeko

 biotzetikan prest gaude.

 Gu euskaldunok ager gaitezen

 zuzentasunan maitale,

 geure bizia eskeñiz beti

 egi-pakearen alde.

 

 -10-

 

 Gorrotoaren lege zakarrak

 busti du txekoen lurra,

 gau illunean nagusitu da

 askatasunen lapurra.

 Nere anaia nola ote dan

 barnean daukat beldurra,

 lagun zaitudan Tauer'tar Norbert,

 bijoakizu agurra!

 

 -11-

 

 Benetan oso mingarri izan da

 rusoen erabakia,

 indarkeria ikusi degu

 txekoen aurka jaikia.

 Anai naizenez del egingo det:

 «maitatutzen det pakea»,

 orain da beti esan dezadan:

 Gora Txekoeslobakia!!

 


inprimatu