inprimatu
Usurbila bake bila
Izenburua:
Usurbila bake bila
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
873.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Usurbila bake bila

 

 

 -1-

 

 Hernanitikan bertso kantari

 berriro gu Usurbila,

 lehenengo gure agurra hartu,

 Saizar aldeko koadrila.

 Lagun giroan goaz gizonki,

 ez setakeria bila,

 gugan duzuen laztasun hori,

 arren, legundu dadila.

 

 -2-

 

 Zer eta nola gertatu zaigun

 argi eta garbi esan

 nahi genuke gaur ez dakienak

 egi dena jakin dezan;

 hernaniarrok egindakoa

 gonbidatze bakarra zan...,

 zuengandikako erantzuna

 ez al da gogorra izan?

 

 -3-

 

 Hortzak erakustea omen da

 zuen kontsigna bakarra,

 auzo lagunak, ez ote da hau

 txit erabaki zakarra?

 Guk maiteago bihotz alai ta

 ezpaineko irriparra,

 anaia artean ez da atsegin

 gorrotoaren aparra.

 

 -4-

 

 Zuen bertsoak irakurri ta

 gaude sinistu ezinez...

 Nola demontre gu igurtzitzea

 nahi gaituzue osinez?

 Diozuenez atera behar

 dugu tripetako minez...

 Pasako zaigu, Saizar aldean

 trago batzuek eginez.

 

 -5-

 

 Indarra sobra omen dago ta

 hemen gatoz Usurbila

 Hernanitikan bertsotarako

 kilobatioen bila:

 upeletikan jarabea ta

 kaxuelako papila...

 Orain gainezka omen daukate

 jakinduriaz aspila.

 

 -6-

 

 Zorroztasuna nabarmen dauka

 zuen bertsoen ezpalak,

 guk ez ditugu zital astintzen

 ez haizkora ta ez palak.

 Burua bere tokian jarri,

 izan gaitezen apalak,

 arrisku latza baitu berekin

 goregi dagon apalak.

 

 -7-

 

 Gure aldetik nahi bakarra zan

 lagunarte bat igaro.

 Ez dago hemen zertan jarririk

 «ni igitai ta hi garo».

 Lehen ere horrek itsusitu du

 hainbat zelai eta soro...

 Gizonki joka dezagun denok,

 ez zentzugabeko zoro.

 

 -8-

 

 Aitortu nahi genuke egia,

 jarriak gaude kezketan,

 bildur baikara ote zaudeten

 itxuraik ez dun kasketan;

 ezten zorrotza dabilkizue

 zuen bertsozko hizketan,

 itsusia da auzo artean

 hastea zimaur nahasketan.

 

 -9-

 

 Gutaz behartuz gero sekula,

 etorri gizon pausoan,

 beti hartuko zaituztegu ta

 anaia antzera besoan;

 garen apurra eskaintzeko prest

 gaude maiztasun osoan,

 herri lagun bat non daukazuen

 badakizue auzoan.

 

 -10-

 

 Ez aurka, baizik alde nahi dugu

 bertsoa maite dugunak,

 bestela oso moztuko'itugu

 gure pitxien egunak;

 berriro ere zain gaude eta

 bidali kopla legunak...

 Agur Usurbil, beste bat arte;

 besarkada bat, legunak.

 


inprimatu