inprimatu
Usquequo, Domine
Izenburua:
Usquequo, Domine
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
175.zk.
Orrialdea:
115

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Usquequo, domine

 

 

 Jauna, noiz arteraño

 nitaz antziko zera,

 noiz arte ostenduko

 didazu aurpegia?

 

 Noiz arte ibilliko da

 kezkaz nere gogoa,

 egunez min-neketan

 nere biotz gaxoa?

 

 Noiz arte jaikiko da

 nere aurka etsaia?

 so-egidazu arren!

 entzun nere eskaria.

 

 Jainko Jauna, begiak

 argitu zaizkidatzu,

 erio-lozorroak

 bein ere ez nazan artu.

 

 Nitaz etsaiak noizpait

 esan ez dezan arro:

 «Garaitu dut oraintxe

 eta gaindu natzaio.»

 

 Ni ertsatzen nautenak

 alaituko lirake,

 kolokatzen naizela

 nabari balezate.

 

 Nik ordean uste dut

 zure urrikalpenean,

 pozkarioz yauzten naiz

 zure gaizkapenean.

 

 Nere ongille Jauna

 onetsiko dut beti,

 arai-egingo diot

 Jaunaren izenari.

 


inprimatu