inprimatu
Urzoak
Izenburua:
Urzoak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1331.zk.
Orrialdea:
4

Urzoak

 

 

 Ipharretik,

 Urzo luma ourddina,

 Hegalen gaņen jina,

 Zer bide hik

 hartu gel duk aitzina?

 Etche bat berririk

 Heben diat egin;

 Odeia utzirik,

 Gogoa laņorik,

 Hegalak bildurik,

 Aigu, phausadi, bardin baduk aizina.

 

 ....................................

 

 Nor zira zu,

 Elhestari ederra?

 Handi deizut eskerra;

 Enitezu

 Orai ni jin behera;

 Lehian nuzu,

 Negia doa sartzera;

 Espaņa han duzu,

 Zihauk badakizu,

 harat banoazu,

 Jarraikiz leheneko bidia bera.

 

 ..............................

 

 Hor apeuak

 Ordian zotukatzen,

 Uduri hegaltatzen,

 Et'urzoak

 Haier so unguratzen;

 Oi gachoak

 Oro dira phausatzen!

 Erran zaharrak,

 Ez dira gezurrak:

 Faltsu hitz ederrak!

 Urzoak kolpaturik dira baratzen.

 


inprimatu