inprimatu
Urzo luma gris gaxua
Izenburua:
Urzo luma gris gaxua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
17

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urzo luma gris gaxua

 

 

 Urzo luma gris gaxua

 Ore bidajin baua

 Gertatzen bazaik mus de Sarri, jaon apetitu un ura,

 Begiz ikusten balin baai; Petiriñalat baua.

 

 Urzo gaxuak umilki

 Diozu mus de Sarriri

 Egundano eztereiola ogenik egin jaon ari,

 Utzi dezan igaraitera usatu dian bideti.

 

 -¡Auer duk, auer, urzua!

 Juratu diat fedia

 Aurten, aurten, jin beardiala eneki Petiriñala,

 An nik emanen dereiat artoz eta ziz asia.

 

 -Artoz asia un duzu,

 Libertatia bagunu;

 Oriko bago ezkurtxo urak guri obetxe zizkutzu,

 Anglesa Frantzian sartzen bada, Españialat baguatzu.

 

 -Urzua, ago ixilik,

 Frantzian eztuk Anglesik;

 Bayunara jiten badira Agramuntek ilen tik

 Petiriñalat eztuk elturen zaragola luze etarik.

 

 -Fida niz zure erraner

 Fidago ene egaler;

 Goraintzi erran bear derezu jiten badira Angleser,

 Nik ere ber gisan erranen diet Español papo gorrier.

 

 ¿Go'aintzi erraile Angleser

 Ni naik'ezarten mezuler?

 Orai diat, orai, ikusten nitzaz izala trufatzen;

 Bena enaik, beste urte batez, bortian otzeraziren.

 

 -Jaona, zuaza etxerat,

 Mauletik Petiriñalat,

 Txori ola bilagarro gizen zunbaiten jatera,

 Urzo egal azkartxo oyek eztira zure bianda.

 


inprimatu