inprimatu
Urthe on!
Izenburua:
Urthe on!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1134.zk.
Orrialdea:
1

Urthe on!

 

 

 I

 

 Berriz ere urthe bat badoa ihesi,

 Munduan utzi gabe biziki urriki...

 Zer izanen den Aurthen ez baita ageri

 «Urthe on» nahi nuke dener hel arazi...

 

 II

 

 urthe on, Nausia, bereziki zuri,

 Mende gachtoa dolia zuretzat biziki:

 Jaz egun eder guti dukezu ikusi,

 Aurthen Jainko maitea zutaz orhoit bedi!

 

 III

 

 Urthe on, bat derautzut, laborari ona.

 Badakit zoin nekhe den landetako lana:

 Urrikal bedi zutaz zeru-lurren Jauna,

 Dizula urthe on bat, daiten hoberena!

 

 IV

 

 Urthe on, jaunak, eta urthe on, andreak.

 Balio handia du etchean bakeak

 Akort zaituzte utzi joan den urtheak;

 Bake hoi hauts ez beza hasten den bertzeak!

 

 V

 

 Urthe on zuer ere, ezkon-gei zaiztenak!

 Atchemaitzue aurthen lagunik onenak...

 Aldan baitutzue zuer so daudenak,

 Eskualdunak baitire eta fededunak...

 

 VI

 

 Urthe on, bihotzetik, aingeru tokia,

 Zeru eder hartarik doidoia jautsia!

 Aurthen sehaska hortan hasten duk bizia,

 Izan bedi hiretzat plazerez bethia!...

 

 VII

 

 Nola detzazket ahantz jaz hil zaizkigunak,

 Batzuen ahaideak, bertzeen lagunak...

 Urthe on hobietan lo zagozten denak;

 Zerurat har betzazte aurthen Jainko Jaunak!

 

 VIII

 

 Eta hi, Eskualduna, hain maite hutana,

 Aurthen segituko duk hire jazko lana:

 Berriak datozila nasai hire gana,

 Horra non den hiretzat nere URTHE ONA!

 


inprimatu