Urte guztijetaco
1.
Urte guztijetaco
Gabongo Leguia
Da soñu eder baten
Cantia imintia:
Echaco ucatuco
Sari au Jesusi
Jaijo jacun ezquero
Belenen gugaiti.
2.
Arerijo andi bi
Daucaguz cer goitu
Gura bugu Seinchuba
Erreguetzat artu:
Guerraguiñac daucaguz
Gorputz ta ariman
Alan Pasiñoe char
Celan Francesetan.
3.
Arerijo onen contra
Nai bogu irabaci
Vitorija andi bat
Jarraitu Jesusi:
Arquituco ditugu
Armaac Asca baten
Fedeco Farolagaz
Boguz billatuten.
4.
Jesus etorri orduco
Lurra dago issilic
Guerreco Arma guztijac
Albora ichiric:
Baquezco Erreguia
Jecu icentetan
Judieco Leoia.
Egun barrijetan.
5.
Egercituben Jauna
Bildots bat eguinic
Infernuco Dragoia
Isteco goituric:
Bere Odolac deuca
Virtute andija
Guztiz deseguiteco
Guerraguin guztija.
6.
Vijotz azcor ta andi
Prestuben Jeubiac,
Entzun, nortzuc benetan
Dirian Nobliac:
Euren buruben Jaube
Biarco dabe izan
Icusiric Seinchuba
Celan Cuman datzan.
7.
Gure Fediec daucaz
Arma ugarijac
Eci, ta bezeeteco
Pasiño guztijac:
Alan euquico dogu
Barruban baquia
Campoti euquiarren
Urrian Guerria.
8.
Noc ondo icusi ezquero
Jesus beeraturic
Naico dau erabilli
Buruba arroturic?
Daucagu Icastegui
Ederra Belenen:
Fedeco eguacaz
Guazan gu lembait-len.
9.
Baña ezta aztutecua
Francesen Guerria
Galduba izan eztedin
Daucagun Fedia:
Beintzat gomutan dauca
Bilboco Urijac
Lagunduten deutséla
Vizcaitar guztijac.
10.
Bacochac eguiten dau
Emen al dabena
Jaquinic dala Guerra
Jaunac nai dabena:
Fraile, ta Abadiac
Besteecaz batera
Jagui dira pozarren
Armac artutera.
11.
Señorijo, Consulau,
Ta Urija alcarturic
Aberatsac izanda
Dagoz pobreturic.
Emoten ditubela
Ondasun andijac
Gordetarren Erregue
Fede, ta Errijac.
12.
Jaincuac nai dajala
Orain bedeincatu
Vizcaitarren Gogua:
Eta alan lagundu
Esturasun onetan
Ondo urteteco
Baquia zabalduric,
Jesus ametaco.
|