inprimatu
Ura eta arnoa
Izenburua:
Ura eta arnoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
357.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ura eta Arnoa.

 

Tire de I'Ariel.

 

 Noe lege zaharreko

 Gizon famatua,

 Zuc landatu zinduen

 Lehen mahastia.

 Aihen balios hura,

 Nore eman zauzun burura

 Lurrian finkatzia:

 Gizona trichtezian

 Kausitzen den tenorian

 Harc dauka kontsolatua (bis)

 

 ARNOA

 

 Arnoa nizen bezala

 Ni naute ohoratzen,

 Conpainia guzietan

 Choilki nute maithatzen.

 Frantzian Italian,

 Bai eta ere Espainian

 Nic oro charmatzen:

 Erregeren gorthian

 Bethi mahain buruan

 Ni naute ezartzen (bis).

 

 URA

 

 Hire balenarua

 Arras duc handia;

 Ehiz bada funtsian

 Hain maithagarria

 Gizona desordrian

 Hic ezartzen duc mundian,

 Mendratzen osagarria

 Hic egin tatchen garbitzera,

 Eta heien kasatzera

 Ni nauc obligatia (bis).

 

 ARNOA

 

 Gizona dagonian

 Trichteziac harturic

 Zerbait pena dolorez

 Bihotza hunkituric

 Edan beza nitaric

 Basua ongi betheric,

 Gupida gaberic,

 Haren pena doloriac,

 Chagrin pasioniac,

 Kasaturen tiat nic bis).

 

 URA

 

 Ene charmac ez ditic

 Batere gibelatzen:

 Arnoan den gizona

 Nitaz ez duc orhoitzen;

 Hire nonchalentzian

 Eta balenerian

 Izpiritia dic galtzen:

 Grazia konstantzia

 Gisa berian berthutia

 Hic ez duc segitzen (bis).

 

 ARNOA

 

 Bekhaizti haizela

 Zaitac iduritzen,

 Arrazoinikan gabe

 Baihitzaut mintzatzen;

 Horrenbertze erraiteko.

 Hic halere ez oraino

 Hire etsai ikhusten.

 Gizonac ala emaztiac

 Aphezac eta erregiac

 Nic oro adichkide (bis).

 

 URA

 

 Ez duc ez hi baizic

 Munduan bertzeric

 Etchekiko duenic

 Desolaturic.

 Ene edertasuna

 Eta garbitasuna

 Hic daukac chortziric:

 Hordian hor habila

 Hihaur idurien bilha

 Kasic ez estaturic (bis).

 

 ARNOA

 

 Amoria eta hura

 Zaudete ichilic

 Zoin zoinen therminetan

 Deus erran gaberic

 Bacchus bere hoinian

 Barrikaren gainian

 Nic daukat charmaturic,

 Mundiaren ahoan

 Mahainaren buruan

 Hare naukac ezarriric (bis`

 

 URA

 

 Egiazko landariac,

 Nic ditiat izaiten;

 Mundu guziko fruntuac

 Nic ditiat freskatzen,

 Untzian itsasoan,

 Bethi komertzioan

 Ditiat ibilarazten,

 Eta batheio sainduan

 Mezako sakrifizioan

 Ni bainiz kausitzen (bis).

 

 ARNOA

 

 Ni ere kausitzen nuc

 Meza sainduan

 Hi baino lehenago

 Sakrifizioan.

 Hortan ez duc batere

 Abantailic batere

 Eremaiten munduan:

 Hic bihotza trichtetzen

 Eta nic alegeratzen

 Gizonen artian (bis)

 

 URA

 

 Hire alegrantzia

 Fite duc pasatzen,

 Familietan deskantsuric

 Hic ez duc emaiten,

 Gizona ostatuan

 Disputaren buruan

 Maiz duc ezarrarazten;

 Hartaric nahi gabiac,

 Ardura heriotziac

 Dituc egin arazten (bis).

 

 ARNOA

 

 Ez duc ez emaiten

 Arraposturic?

 Ago beraz holache

 Konfondituric!

 Gizonac hi utziric

 Eta ni maithaturic

 Hobeki eginen dic:

 Bethi bake onian

 Osagarri hobian

 Denbora pasaturen dic (bis)

 

 


inprimatu