inprimatu
Udalaitzko gurutze-jartzeari
Izenburua:
Udalaitzko gurutze-jartzeari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
453.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udalaitzko gurutze-jartzeari

 

 

 Txalogarrizko egintza

 Mondragoiko errian,

 gaurko semeak egin

 lengoen aurrean,

 beti agertzen zana

 egin bearrean:

 Udalaitz traketsean,

 etxeko lurrean,

 bi gurutze zutitu

 gallur gallurrean.

 

 Jakiņik orain arte

 bate etzuala,

 guztion iritzia

 premizko zuala;

 Euskal Erriko gallur

 askotan bezela,

 Udalaitzek gurutza

 iritxi zezala;

 orra or baten ordez

 bieren itzala.

 

 Udalaitz gertutikan

 ezagutzen dunak,

 ba daki ez dirala

 txantxetako lanak:

 gurutzeak dituzte

 eskuz eramanak;

 beste bear zituzten

 material danak.

 Ba dira izerdia

 atera dutenak.

 

 Ainbesteko astuna

 izanik gurutza,

 eramateko berriz

 guztiz bide latza;

 ainbeste arkaitz eta

 ainbeste arantza:

 nolabaite igoak

 dituzte gorutza.

 Gallurrean diote

 eman erregetza.

 

 Ain egintza jatorra

 ta ustez betiko,

 lotsarik ez duana

 bate errirako,

 etzaio ez iņori

 iņoiz damutuko.

 Naiz aitz kalderra izan

 bai dugu etxeko.

 Pitxi oberikan zer

 zitzaion jarriko?

 

 Artzaientzat ez ditu

 ain toki nobleak,

 naiz eta ba ditu're

 batzuek obeak.

 Ardientzat ez dira

 arrixku gabeak.

 Ala ere ba ditu

 beraren zaleak;

 zatarra izanarren

 bere maitaleak.

 

 Arrasateri goitik

 begiratzen dio.

 Frutu umillik ere

 eman izandio.

 Arte egurrak ez du

 gaur asko balio;

 baņa alare ba du

 beste zerbait geio:

 dugun urik onena

 berari zor zaio.

 

 Orain artean izan

 dituan bezela,

 maitaleak berriz'e

 izan ditezela;

 gurutzeak jabetza

 izan dezatela.

 Orain egin dan lana

 jolasa ez dala.

 Frutu urriak izan

 lezazke bestela.

 


inprimatu