inprimatu
Uda eta negua
Izenburua:
Uda eta negua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
497.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uda eta Negua

 

 

 Egunak badohazi egunen ondotik;

 Elkarren iduriko ez dire hargatik:

 lkusten baditugu zembaitak ederrik,

 Asko halakoeri darraizkote tcharrik.

 

 Uda heldu denian, loreak zoin eder!

 Haize beltzak yo-eta histen dira laster;

 Eroriak hor daude eskuin eta ezker,

 Goizean-sorthu denak arratsa ikuster.

 

 Izotzak yautsi dire, loreak akhabo!

 Hormak uki arrosak ez du gehiago

 Ez othe ez flokarik, bai arrantze frango;

 Gazte zahartu dena haren pare dago.

 

 Atseginak goan dire, penak ez gutitu;

 Lehengoen gainera bertzeak baditu;

 Erhaztunak goan-eta erhiak gelditu;

 Gogoa hostu gabe, ahalak akhitu.

 

 Zer dire atzeginak? Zer gure bizia?

 Egun zerbait duena, bihar biluzia;

 Orduan izanen da orotaz utzia,

 Zerutik behar dugu laguntza guzia.

 

 Ez da, ez da munduan deus segurtasunik

 Bertze askok bezala frogatu baitut nik,

 Erran dezaket orai: Ez da bake onik,

 Bilhatzen ez badugu yainkoaren ganik.

 


inprimatu