inprimatu
Bertsolari eguna
Izenburua:
Bertsolari eguna
Sinadura:
T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
T

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
735.zk.
Orrialdea:
7

Bertsolari eguna

 

T.

 

 Nere adixkide Txomin'ek eskatu idatziak.

 

 Donostia'ko poxpoliņetan

 oste aundia bildu zan

 bertsolarien gudua zala

 ta entzuteko asmotan

 areto dena betea zegon

 atzean eta aurrean

 baņan batzuek gelditu ziran

 ezin sarturik atean.

 entzun nai eta ezin entzunik

 berandu joanak damutan.

 

 Antzoki arren edertasuna

 nun nai ikusten ez dana

 ainbeste gizon ta emakume

 apaiz ta lege gizona

 danak batian txalotzen zuten

 bertsotan ondo aizana

 eta guztiak esaten zuten

 ori bai dala bai ona

 baņan bestiak egindakuan

 au dek danetan onena.

 

 Onda egon giņan guziok

 irunbat ordu entzuten

 eta alare aspertu eta

 etzan iņortxo altxatzen

 beste ainbeste jardun bazuten

 bertsolariak abesten

 gu bertan geldik egongo giņan

 ezpagiņuzten bialtzen

 gure barrengo plakiya ere

 ez gendun bate nabaitzen.

 

 Bertsolariak aritu ziran

 beren saioak egiten

 iņorrek ere etzekiela

 ondona zeņek in zuten

 alaz guztiaz ere batzuek

 bazekiten bai berezten

 bertsolaritan onentxuenak

 iru edo lau banatzen

 andik aurrera izen batzuek

 oso maiz ziran entzuten.

 

 Bazkal onduan berriz an giņan

 gu entzuteko griņakin

 bagenekigun ba olakotan

 aitzen dirala gatzakin

 eta guk uste izan bezela

 bazuten denak piper min

 alkarri gogor zirikatuaz

 ekin zioten oso piņ

 batek besteri igartzen zion

 oso errex nun zeukan miņ.

 

 Orrela denak ari zirala

 epaikaria altxa zan

 sari guziak zabaldutzeko

 eragozpenik ez ba zan

 lenengo sari eun laurleko

 "Basarri"rentzat izan zan

 ta bigarrena Larralde gizon

 jatorrentzako autu zan

 irugarrena Zepaientzako

 Alkaiņ'entzako ere bazan.

 

 Auek entzunda guzientzako

 makiņabat txalo baziran

 oste guzia txoraturikan

 bertsolarien aurrian

 denen izenak ibiltzen ziran

 abo baten da bestian

 goralduaz au eta bestia

 bakoitza bere neurrian

 ango txaluak geienak beintzat

 "Basarri"-ntzako jo ziran.

 

 Bertsolarien eguna zala

 ta zerbait nai nun nik jarri

 baņan bertsotan txarra naizela

 ez ote dute igarri

 ni bezelako bertsolariak

 nai duna eztu ezarri

 alaz guztiaz ere gaurkoan

 izan itzazun pozgarri

 ARGIA bidez nik zorionak

 bialtzeizkizut, "Basarri".

 


inprimatu