inprimatu
Atxo bat ezagutu nuen nik
Izenburua:
Atxo bat ezagutu nuen nik
Sinadura:
Txurruka, Ebaisto
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Txurruka, Ebaisto

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
157.zk.
Orrialdea:
1

Atxo bat ezagutu nuen nik

 

Ebaisto Txurruka

 

 Atxo bat ezagutu nuen nik

 Txit gaztea nintzanean

 Motriko aldetik irten gabea

 Bere bizitza guztian.

 Bein joan omen zan geldirik geldi

 Aribiņeta gaņera

 An exerita arri gaņian

 Jarri omen zan begira.

 Andik Izarraitz ta Anduz mendia

 Agertzen dira txit ondo

 Lastur ere bai, zorionezko

 Itxuran asko geiago.

 Gure atxoak ainbeste mendi

 Agirian ikusirik

 ĄJesus au mundu aundia! esan

 Zuen txit ikaraturik.

 


inprimatu