inprimatu
Ezin eskutitzak euskaraz idatzi
Izenburua:
Ezin eskutitzak euskaraz idatzi
Sinadura:
Txuria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Txuria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1108.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ezin eskutitzak euskaraz idatzi

 

Txuria

 

 Arrotzen hizkuntzara

 gaituzte behartu,

 hizkuntzik zaharrena

 nahirikan baztertu;

 bire zuzena dena

 nahi dute okertu,

 bainan gurea ez dena

 ez dugu nahi hartu,

 euskaldunak euskera

 bizitu behar du.

 

 Euskera beti izan da

 guretzat oinarri,

 araba zaharrek ere

 zuten ondo igarri;

 gaurko eguneraino

 digute ekarri

 bai ta ere eusteko

 birea ezarri

 beraren alde izan

 gaitezen gudari.

 

 Euskalduna, erne ibili

 hara zure albora,

 haur txikia dagola

 zerorri begira;

 zuk dittuzun esanak

 bereak bait dira,

 ikasi nahi du bere

 Herriko segira,

 geroa zure aurrean

 gira eta bira.

 

 Euskadiko zati bat

 gaude gaur gartzelan,

 euskerarekin gabiltz

 gu betiko deman;

 eskutitzak etxera

 heltzeko, nahiko lan,

 euskeraz agurra nahi

 eta ezin eman,

 txantxangorri mutuak

 gaude gu kaiolan.

 

 Hizkuntzaren ateak

 dizkigute itxi,

 daukaten gorrotoa

 digute erakutsi;

 erabaki duguna

 gureari eutsi,

 ez dugu inola nahi

 ez etsi, ez utzi,

 euskera askatzeko

 bihar edo etzi.

 

 Pillo bat eskutitza

 dago galazia,

 igartu nahiean han

 dijoan hazia;

 gure harreman dana,

 ixilerazia,

 abertzaleak hor

 dauka ikasia,

 denon artean eman

 zaiogun bizia.

 

 Ez sinixtu jauntxoen

 hitzaren epela,

 bera baita euskeraren

 engainu zitala;

 dadukaten mingaina

 da guztiz ustela,

 zuzen izan gaitezen

 lehengoak bezela,

 hilla ikusiko dugu

 euskera bestela.

 

 Euskalduna ez dugu

 ez, arraza duna,

 ez milla apillidu

 euskaldun dittuna;

 ezta txapel batekin

 azaltzen zaizuna,

 arrazoi hoien kontra

 txertatu bakuna,

 euskera da euskaldun

 egiten gaittuna.

 

 Guk borroka honetan

 ezin dugu galdu,

 erdera Castillara

 behar da bialdu;

 euskera erabili

 landu ta zabaldu,

 bere sugarra iñoiz

 ez dedin itzaldu,

 Herria askatzea

 merezi ez al du?

 

 Arazoa denona

 da, ez izan dudik,

 kanpoan larriago

 duzue oraindik;

 inolana egin gogor

 zuek denek handik,

 guk bultzako dugula

 seguru hemendik

 zabaldu dedin zazpi

 herrialdetatik.

 


inprimatu