inprimatu
Igesi
Izenburua:
Igesi
Sinadura:
Txolarre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Txolarre

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
225.zk.
Orrialdea:
1

Igesi

 

Txolarre

 

 Beņola, uxo bat, nere amesen

 Goi urdiņetik jetxita,

 Otzan-otzanik geldi zitzaidan

 Zabaldu nion eskuan.

 

 Aren ederra!... Biotz-biotzez

 Maite-izan nuben bertatik...

 Ai, nere pozaren poza, berak

 Ala ba'nindu maite ni!...

 

 Baņa, bat-batez, atsedenduta,

 Zabaldu zitun egoak.

 Eta, amesezko zabala-zear,

 Arin ostendu zitzatan...

 

 Nere amesen ortzea, geroz,

 Urdingetuta, goibel da;

 Ta ni betiko, geldi-geldirik,

 Ortze-mugari begira...

 

 Uso laztana, berriz atorkit,

 Arren ames-goia urratzen!...

 

 Ai, lur aztun au ezin utzita!...

 Ai, ba'neki nik egatzen!...

 


inprimatu