inprimatu
Arrantzale jubilatua
Izenburua:
Arrantzale jubilatua
Sinadura:
Txiplas
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Txiplas

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1316.zk.
Orrialdea:
59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrantzale jubilatua

 

Txiplas

 

 Nere barruan sekula ere

 ahaztu zintudan batela,

 gaur ere doa itsasorantza

 len joaten zen bezala.

 Urte askotan hola ibili da

 gaur ere hor da horrela,

 alde batetik pena haundia dot

 ta bestetik dot poz itzela.

 

 Biok batela egin genuen

 nik ez dakit zenbat jira,

 gaur ere hola bere lanean

 oso jator bait eri da.

 Hau ikustean nere begiak

 negarra eta dirdira,

 berriro ere noiz etorriko

 ni egongo naiz begira.

 

 Hainbat urtetan ibili omen

 ez dago bate kantzeta,

 itsas gainean pasatu arren

 hainbat eta hainbat treta.

 Portura arrainez heltzen bait da

 beti izan duen meta,

 gaur ere ziur etorriko da

 arrain ederrez beteta.

 


inprimatu