inprimatu
Donosti!
Izenburua:
Donosti!
Sinadura:
Txindor
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Txindor

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
227.zk.
Orrialdea:
1

¡Donosti!

 

Txindor

 

 Donostiarra

 naizela dio

 nere biotzak

 poz-pozez,

 ta il-arteraño

 bizi nai nuke

 Donostia

 kantatzen.

 

 Koxka-aldean

 ni jayo nintzan,

 Koxka-aldean

 beti bizi,

 euskel-kabia

 bero ta apaña

 Koxka-aldean

 neukan nik.

 

 Madrill'go kintak

 etorri ziran

 uxaturikan

 kabitik,

 axaturikan

 ¡lapur aundiak!

 lenbizi poza,...

 gero ni.

 

 Ordutik ona

 lur-itxasoan

 abasten dizut

 biotzez,

 ta abesti orrek

 entzun-ezkero

 askok diote

 bat batez:

 

 ¡San Sebastian!

 ¡San Sebastian!

 ¡Uri polita

 udaran!

 Erbestetarrez

 bese-batea,

 ¡San Sebastian!

 ¡San Sebastian!

 

 Lotzaz gorri ta

 asarrez dar-dar,

 au entzutean

 esan diet:

 "Nik eztet maite

 San Sebastian'ik;

 Donosti bakar

 maite det".

 

 Donostiarra

 naiz eta beti

 nere estarri ta

 bularra

 ler-arteraño

 biziko dira

 Donostia'ri

 kantaka.

 


inprimatu