inprimatu
Untza
Izenburua:
Untza
Sinadura:
Txartiku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Txartiku

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
202.zk.
Orrialdea:
1

Untza

 

Txartiku

 

     I

 Ormari itsatsiaz

 Gura dun gurenera

 Untza aldiyarekin

 Noizbaitian irtenda.

 Ar-ezkotikan dijo

 Kisu-ondar tartera

 Beti gora ta gora

 Ezer ez ematera

 Ez loria zabaldu

 Ez lilia eskeintzera

 Ez usai ta edertasun

 Bakarrik noiz-baitera

 Orbela kentzen diyo

 Aizearen joberak.

 

     II

 Gizon asko ere

 Untzaren antzera

 Beren griń ormatik

 Dijoaz goiera

 Dunari zurituz

 Txiruari isekaz.

 Narrestu ondorian

 Iritxirik gera

 æZer egiten dute?

 ”Untzaren jobera!

 Ez onbide usairik

 Ez maitasun lora

 Ormako untz-itunak

 Egiten dun bera.

 


inprimatu