inprimatu
Txarteleta
Izenburua:
Txarteleta
Sinadura:
Txalo Txiki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Txalo Txiki

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
515.zk.
Orrialdea:
2

Txarteleta

 

Txalo Txiki

 

 Txarteletia izan degu

 oraingo aste ontan,

 istillua pranko izan det

 egun oeitan bertan.

 

 Erretoreak esan zigun

 (...) igandean,

 txarteletia izango da

 datorkigun astean.

 

 Nik dotriņarik ez nekian

 pixkatxo bat besterik

 eta ezin billatu nuan

 iņon liburu onik.

 

 Ura zan zalaparta eta

 ura zan istillua,

 alare ezin billatu zan

 nere liburutxoa.

 

 Azkenean jo ziraden ba

 elizatik kanpaia,

 esanikan uraxe zala

 guretzako deia.

 

 Azkenik juan nitzan

 bestiakin batian,

 bildurrak larri egiteko

 andik irten artian.

 

 Bereala galdetu ziran

 gure apaiz jaunak,

 ia ikas al nituan

 dotriņaren itz danak.

 

 Esan nion baietz txikitan

 baņa dana gezurra,

 esan ziran orduan zala

 esateko garaia.

 

 Ura bai zan dardarra

 nere gorputzarena,

 baņa bereala juan zan

 beste alde batera.

 

 Berealaxe berriz ere

 biurtzen ni gana,

 galdeturikan bai al detan

 txarteltxoaren biarra.

 

 Erantzun nion baietz jauna

 pozturikan puxka bat,

 baņa esan ziran aurrena

 esateko gauza bat.

 

 Orduantxe lenaz gaņera

 jarri nitzan bildurrak,

 zer galdetuko ote ziran

 gure apaiz jaunak.

 

 Berealaxe galdetu ziran

 zer gauza da esamiņa,

 esan nion ez dakit eta

 au da nere samiņa.

 

 Orduan jaunak esan ziran

 baņa zer egin dezu,

 dotriņa geiago esan gabe

 txartela nai aldezu?

 

 Ixil ixilik egon nitzan

 gorriturik matzalak.

 Laixter bota zizkan aizeak

 apaizari txartelak.

 

 Berealaxe ostu nion nik

 txartel aietako bat.

 Naiz apaizak atzetik esan

 egon zaite pixka bat.

 

 Orrelaxe etxeratu det nik

 neronentzat txartela,

 enaiz orratik juango ni

 besterentzako billa.

 

 Berezko ikasiko det nik

 dotriņako guztia,

 Jangoikuak nai baldin badu

 ala izan dedilla.

 


inprimatu