inprimatu
Ama bati
Izenburua:
Ama bati
Sinadura:
Ttanborra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ttanborra

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
725.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama bati

 

Ttanborra

 

 Lau aldiz ame zara hogeitabost urtez

 eta autobusez zoaz Tolosara bidez.

 Egun bateko haurra amodio galdez

 besotan daramatzu ezinean maitez.

 Errudun sentitu naiz espaldiko partez.

 

 Egun bateko haurra zure magalean

 ikusi dudanean maitasun galdean

 eta nihaur sentitu gozo epelean

 nahi dudan guztia lortu ahalean,

 zirrara ernatu da ene sabelan.

 

 Bost urtetan lau ume eman maitasunak,

 injustiziak eta ezjakintasunak,

 izerdi nekez hazi behar dituzunak.

 Ezinak bihotzean sorturiko ilunak

 estali ditu zure begi argidunak.

 

 Zure begietako beso urdinak

 ez ditu ezagutzen pozezko uhinak.

 Aldiz, ezpainetako irrifar ezinek

 adierazten dizkigu beharraren minek

 zure barnean erein dituen saminak.

 

 Orduak pasa eta zutaz oroitzean,

 zure amatasunea eta eza lotzean,

 halako herstura zait sortzen bihotzan.

 Eta inora begira diot otoitzean

 nork utzi zaituen hain egoera hotzean.

 

 Gaur dirua sobera denean edonon,

 taxisarik zuretzet ez ote zen inon?

 Hainbaten ahotatik: "pake eta zorion",

 baina zurekin inor gaur ez da izan on.

 Errukirik ba omen da, ordea ez dakit non.

 

 Gauzak zeuden bezela oraino diraute:

 aberatsek parea nahikoa badute,

 familia pobreak dira semez bete.

 Maitatzeak badakar horrenbeste kate,

 behertsuak ezin du nahi haina maite.

 

 Hona hemen bertsotan jasoa ama beti:

 batzuek haibeste eta besteek hain guti.

 Behertsua behartsu izango da beti,

 nahiz eta bestela entzun gaur hainbati,

 esnatu beharrean gu bagaude loti.

 


inprimatu