inprimatu
Urgun doa
Izenburua:
Urgun doa
Sinadura:
Trintxerpe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Trintxerpe

Argitalpena:
Jazten.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
50

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urgun doa

 

Trintxerpe

 

 Urgun doa

 ez zaiozula farrik egin

 Euskal Herriko seme

 euskeraz ez dakienari

 ez diozu farrez

 hutsunerik beteko!

 

 Adarra jo

 baina inoiz ez lanik agertu

 eguardian kantari

 ari den oilarra bezela

 erneak ernaratzen

 alferrik ari zara.

 

 Behi antzua

 emaitzik ez duen zuhaitza

 geldirik den erlojua

 inguruko gauzak hobetzen

 saiatzen ez zaren

 euskaldun antzu alferra.

 

 Ispiluan.

 inoiz ikusiko bazina

 farrez zeure buruari

 ekin beharko zenioke

 eta ekinen zenuke

 baina ez zara ausartzen

 ez zara ausartzen...

 zeurekiko farregarrikeriak

 ikaratzen zaitu eta!

 


inprimatu