Xalbadorri
Mattin
Hainbertze ibiliak biak herriz herri
azken agurra egun egin behar Xalbadorri!...
Jauna zure aintzinan
inor ez da garbi,
zerua ikus dezan egiozu argi.
Ba zuen amodio, ba zuen bertute...
Jinkoaren legea nahiz ongi bete
aingeruek arima eraman zioten.
Agur, agur, Xalbador,
eta ikus arte.