inprimatu
Semea Paristik etxera
Izenburua:
Semea Paristik etxera
Sinadura:
Treku, Mattin (Mattin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mattin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
784.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Semea Paristik etxera

 

Mattin

 

 Kantuz hastera noa / semiaren gainian,

 etxetik kanpo baitzen / joan den aspaldian.

 Nigar gozo eginik / partitu zenian,

 Loriatu naiz berritz / etorri denian.

 

 Bortz urte luzeetan / egonik Parisen,

 ez zaiola laketu / ni ez naiz harritzen

 Hiri hortan badare / jendia argitzen,

 han baino gosturago / bizi da Ahetzen.

 

 Sentitu nian hire / etxetik joaitea.

 Ustez betiko joan zen / hain seme maitea.

 Pixka bat sofritzea / ez duk, ez, kaltea

 gero estimatzen duk / ongi izatea.

 

 Seme bakar batekin / gelditu bainitzan,

 hura iduki nahi / aitamen gerizan.

 Bizi moduagatik / bortz urte Parisan...

 gauza hoi sentitzeko / aita behaik izan.

 

 Hi joan eta laster / Aņorga herrian

 bi bertso kantatzeko / semiaren gainian...

 Bihotzaren sumina / gorde ezinian,

 kantatu behar eta / nigar egin nian.

 

 Berritz etorririkan / burrasoengana,

 Ahetzen bizi eta / Biarritzen lana,

 Euskal Herri maitean, / hau da zoramena!

 pozez xoratzen ziaudek / aita eta ama.

 

 Nere esker beroak / gaur dituk merezi,

 urrun egonagatik / ez gaittuk ahantzi:

 Eskuaraz irakurri, / eskuaraz idatzi...

 Seinale hik eskualdun / nai dukala bizi.

 

 Bizi guziko lana / orai Biarritzen...

 Geroko ere ez haiz, / hain gaizki gelditzen:

 Etxia ta ontasuna / aldean Ahetzen,

 hoik ere lagunduko / baihaute bizitzen.

 

 Betitik izatu haiz / seme bat prestua,

 burrasoentzat beti / errespetutsua,

 maita duk egitea / lagunen gostua,

 nork ez dik maitatuko / hi bezelakua?

 

 Errespetua behauk / munduko bizian,

 nahiz hauzokoekin / ta nahiz etxian;

 gaur gerla gorria duk / ya mundu guzian,

 behar den errespetu / horren eskasian.

 


inprimatu