inprimatu
Esker minak
Izenburua:
Esker minak
Sinadura:
Treku, Mattin (Mattin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mattin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
251.zk.
Orrialdea:
4

Esker minak

 

Treku, Mattin (Mattin)

 

 1

 

 Goibel batean uzten ninduen, mundu huntako biziak

 Nintuen diru ta jatekoak, ohoin ebatsiak.

 Bainan handizki fagoratu nau, Jaungoikoaren graziak

 Pertsuen bidez abertitzeko, adichkide on guziak

 

 2

 

 Gertakariak agertu ditut, ezin atchikiz gorderik

 Min hunendako ez baitzen nihun, erremedio hoberik

 Atsegabea handi badare huntaz ez dago dudarik

 Jasaten errechagoa dela partekatua delarik

 

 3

 

 Griņa gaichtoan iragan ditut, egun batzu frango tcharrak

 Lagundu nahi izan nautenak, agertu zaizkit bakarrak.

 Zueri esker bildu baititut, hau jasaiteko indarrak

 Begitik orai ezin geldi tut, zorramenduzko nigarrak

 

 4

 

 Bihotz handiak kausitu ditut aberats ala pobretan,

 Maitetasuna nolakoa den erakusten da obretan

 Galdu guziak ordaindu ditut, erran dezaket, sobretan

 Nere burua senditzen dut gaur, esker onezko zorretan

 

 5

 

 Bekatoros bat naiz nehorri, ta bertzentzat griņa guzia.

 Zeruko aita barka zadazu, hartzen dudan ausartzia

 Urrikari dut gaichtagin horren mundu huntako bizia

 Salba dadin emozu othoi, gonbertitzeko grazia.

 

 6

 

 Agurtzen ditut asmuz bederen, nitaz orhoitu direnak

 Izatu dudan nahigabean, parte hartu duten denak

 Ordainez orai, onhar zkitzue eskerrak anaiakorrenak

 Sendimen hauk dauka bihotzak, Mattin Aheztarrarenak.


inprimatu