inprimatu
Ahetzeko ohointza
Izenburua:
Ahetzeko ohointza
Sinadura:
Treku, Mattin (Mattin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mattin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
247.zk.
Orrialdea:
4

Ahetzeko ohointza

 

Treku, Mattin (Mattin)

 

 1

 

 Kantuz hastera doha, Ahetzetik Mattin,

 Agorrilain zortzian, igandearekin,

 Bihotza arraildua, pena handirekin:

 Neure kasua zer den, nai duenak jakin

 Esplikatuko ditut, denak hastetik fin.

 

 2

 

 Besta kari izan naiz, Arbonnan bazkaltzen,

 Ate leyoak hetsirik, trankil joana nintzen:

 Kantu zahar ta pertsu, orotarik bazen;

 Ordu hartan ez nuen, ez segur pentsatzen

 Norbeit hai zitzaitala, etche arroatzen...

 

 3

 

 Neure etchen sartzea, etzan ez puillita:

 Behera eta gaina, itzulipurdika;

 Kasik aldi tchartu naiz, hori ikusita;

 Bainan ohartu nintzen, begira jarrita,

 Ohoin zonbeitek egin, zautala bisita.

 

 4

 

 Tieta ta gaminet, ideki baikitu;

 Gakoz zirenak ere, jauzarazi ditu;

 Linja ohe ohaka, ez zait iduritu

 Gauza bat ere baden, ez denik mugitu;

 Moltsa atcheman arte, ez da ez gelditu.

 

 5

 

 Hoita hamabi mila, paper ta urretan,

 Ez da suma handia, gaurko egunetan;

 Bainan badakizue, denek bezter hautan,

 Ongi izerditurik, pentze alorretan,

 Nekez baztertzen dira, etche chuhurretan.

 

 6

 

 Ohoin harrek chokoak, bilatzen badazki:

 Moltsa erematia, ez zitzaion aski.

 Dilindan nahuzkanak, bi chingarra azpi,

 (Uda azken huntako, ez banintzen gaizki)

 Hoik ere sukaldetik, eremanak nauzki...

 

 7

 

 Andrea eta biak, haurrarekin hiru,

 Bat bertzia bezen trichte, orai girare gu:

 Ederki nekaturik, uda eta negu,

 Sos batzu bazterrera, eman baditugu,

 Gelditu girare ez, jateko ez diru...

 

 8

 

 Segidan eman diot, polizari parte;

 Bainan ohoinak ez du, hortaz hainitz kalte:

 Gosta behar zitzaion, atcheman balute;

 Ordean arrastorik, ez baitzuten bate,

 Mementoko hoik ere, etsitua date...

 

 9

 

 Etche arroatua, oi zer gauza beltza!

 Barnetik eskastuak, jateko ta moltsa;

 Han bizitzeko ere, kasik gira lotsa!

 Frogatu ez duenak, ez dezake pentsa

 Estatu trichte hunek, uzten duen latza!

 

 10

 

 Bati karkula eta bertziaz pentsaketan,

 Gosturik ere ez dut, etcheko lanetan;

 Gaurik ez dut pasatzen soseguzko lotan;

 Odola rakitzen hari zaut zainetan;

 Hortatik ageri da, zer kuraya dutan!

 

 11

 

 Neure andre maitea, ez dezagun etsi!

 Osasuna bederen, ez gaitu ebatsi:

 Hau ere elgarrekin beharko iretsi!

 Galdeginez Jaunari, biendako grazi;

 Berritz, ere gabetik behar dugu hasi!

 

 12

 

 Zuri oihuz hari naiz, oi Ama Birjina!

 Mundutar ta zeruko, denen Erregina!

 Othoizturen zaitugu (egiten dut zina)

 Orai arte bezala, hemendik aintzina:

 Othoi, ezti gaitzazu, gure bihotz mina!

 

 13

 

 Jesus jauna, hil baitzen Galbari-mendian

 Gurutze batean bi, ohoinen erdian:

 Batto gonbertitu zen, memento berian:

 Hau ere egin dadin, desir dut agian;

 Parte bat ukan dezan, zeruko lorian...

 

 14

 

 Kontseilu bat zueri, oi gazte maiteak!

 Ez zatzuela ideki bertzien ateak,

 Noizbeit jinen baitira, kondu emaiteak;

 Luziferrek lotzekoa, prest ditu gateak,

 Harekin pagatzekao, munduko kalteak.

 

 15

 

 Idek errechak dira, baserri chaharrak,

 Ate leyoak askotan, berritu beharrak.

 Nihor gabe ez utzi, guen etche tcharrak,

 Nun nahi badirela, ta sujeta tzarrak

 Frogatu du ederki, Mattin Aheztarrak!

 


inprimatu