inprimatu
Irura'tik
Izenburua:
Irura'tik
Sinadura:
Trakets
Urkizaren iruzkina:
5
Egilea(k):
Trakets

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
749.zk.
Orrialdea:
8

Trakets

 

 Beren buruari beidatu gabe

 bestiai akatzak billatzen,

 euren etxea zuzentzen baņo

 askoz geigo gera ibiltzen.

 Pakian dauden asko orrela

 gudan dituzte jartzen,

 eta gero lanak izaten dira

 epaitzera diranian joaten.

 Gure alderdian ez ote da ai

 orixe bera gertatzen?

 

 ***

 

 Olako jaitan euskal-usaya

 asko degu nabaitutzen,

 eta zergatik ez degu

 beti orrelaxe jarraitzen

 gure izkuntza mintzatuaz

 dantza garbiak egiten?

 Ama aberria negar dagona

 asi gaitezen alaitzen.

 


inprimatu