inprimatu
Balendin Berrio-Otxoa bertsolarien zaindari
Izenburua:
Balendin Berrio-Otxoa bertsolarien zaindari
Sinadura:
Andrinua, Martzel (Aita Martzel)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andrinua, Martzel

Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
54

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Balendin Berrio-Otxoa bertsolarien zaindari

 

Andrinua, Martzel

 

 1.

 

 Denok dakigu gure Balendin

 Elorriotarra zala,

 dantzari trebe, pelotari ta

 bertsotan be ez makala.

 Jainkoaz baizen bere Erriagaz

 gizon zintzo ta leiela,

 Bizkaian bear gendun santua,

 euskaldun ta neturala.

 

 2.

 

 Noizbait eldu zan gure Balendin

 gizon aundi izatera,

 praile jakintsu, mixiolari

 eta gotzain jaun, gainera.

 Baina ez eban galdu egundo

 lendik eukan izakera:

 santuago ta meiteago zan

 Balendinentzat euskera.

 

 3.

 

 Bere amatxok erakutsia

 arturik eukan gogotan:

 "Noranai, seme, joan zaitez baina

 euskaldun izatekotan".

 Euskeraz barba, euskeraz otoi,

 bardin idatzi askotan...,

 Indietatik bere amari

 idazten eutsan bertsotan.

 

 4.

 

 Buru biotzez euskaldun danak

 maitasun bi bear ditu:

 Jaungoikoa ta Euskel Erria,

 ez gero oker aditu.

 Elorrioko Balendin onen

 jokabidera begitu:

 ez zen izango santu osoa

 biak maite ez balitu.

 

 5.

 

 Guztiok dogu geure santua,

 sakristau ta zapatari,

 bertsolariek be bear dabe

 nok entzun euren eskari.

 Orra Balendin Berrio-Otxoa

 bertsolarien Zaindari,

 euren agotik iraun dagian

 Euskal Erriak kantari.

 

 6.

 

 Goiko Jauna ta lurreko ama

 maite ebazan batera,

 biekaz bertsoz jarduten eban

 seme on baten antzera.

 Maitasun baten lotzen ebazan

 sinismena ta euskera,

 ez eban bata, besteagaitik

 zetan bota baztarrera.

 

 7.

 

 Sarri askotan bertsolariek

 estu dabiltza, gaixoak,

 puntu ta tema ezin eratuz

 nai baizen goxo bertsoak.

 Besterik ezta, argitzen ditu

 ardo-xurruta goxoak;

 gaurtik badabe zeinek lagundu.

 Balendin Berrio-Otxoak.

 

 8.

 

 Lendik daukazu irabazita

 Balendin, zuk zeru goia,

 eldu da orein guztiok zuri

 santu deitzeko sasoia.

 Bertsolariak dauke orretan

 sekulako grazi doia:

 Eurakaz ondo portatu zaite

 ta laster dozu koroia!

 

 9.

 

 Beti izan da bertsolaria

 gure erriaren maixu,

 zeregin ori betetzea gaur

 ez da erreza, kontizu.

 Balendin, santu bertsolaria

 or gure gaurko-abixu:

 Euskalerriko bertsolarien

 Zaindaritza zeuk artizu!

 

 10.

 

 Aspaldi ontan bertsolariek

 egiten dabe alegin,

 berbaz ta kantuz, erririk erri

 euskera galdu ez dedin.

 Milaka dira neke ta traba

 ta ezin biderik egin;

 BERTSOLARIAK ZAINDARITZAT ZEU

 ARTZEN ZAITUE, BALENDIN!!

 


inprimatu