inprimatu
Sorhuetako eztaietan
Izenburua:
Sorhuetako eztaietan
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
566-570

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Sohütako ezteietan

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Barkoxerik horra niz egün Sohütara

 Ene herritar diñen felizitatzera,

 Ezagütürik ezi merexi ziela

 Holako süjet nublek mahañin bi kobla.

 

 2.

 

 Felizitatzen zütüt, kunpaña nublia

 Eta zü berheziki, Madama Jülia;

 Libertirazten düzü zük egün mündia

 Eta irus ezarten alhaba lilia.

 

 3.

 

 Madama zü zirade hun handi düzüna,

 Zure mereximentik emanik fortüna.

 Zure haurrer zirezü galdü aita huna,

 Bena ez haien gida bizi deno ama.

 

 4.

 

 Irus ezarri zira andere Adela!

 Zurekila beitüzü espos bat ederra,

 Unest eta sajia, zü ziren bezala:

 Hura züzün Madamak nahi zin plazera.

 

 5.

 

 Felizitatzen zütüt, esposa lilia;

 Zure ama düzüna emazte handia;

 Harek maite zilakoz haurren uhuria

 Egün hartürik zira espusa nublia.

 

 6.

 

 Dürollanten liñiaz nüzü orai mintzo:

 Haiek die fedia erlijionientako;

 Hirur jaun izan tüzü aita elizako,

 Bat aphezküpü eta biga arxebixko.

 

 7.

 

 Madamak diozü Dürollanti erran:

 -«Sorthürik izan zira ni nizan khanberan;

 Nik ere sorthü beitüt zunbait alhaba han,

 Hetarik nahi deizüt espusa bat eman.»

 

 8.

 

 Dürollantek diozü eman arrapostü;

 -«Sohütako herrian laket izan nüzü;

 Hortakotz nahi deizüt alhaba bat hartü

 Ni sorthü jauregian ebil nadin üsü».

 

 9.

 

 Muntauterik zirenin jin espusatzera,

 Sohütako herrian handi zen plazerra.

 Herria jin zereizün bidila partzera;

 Tabal, müsika eta soldaduekila.

 

 10.

 

 Jauna zure gradua düzü abokatü,

 Zure izpiritia nahiz oküpatü;

 Zü ziren jüstiziak bethi nahi dizü,

 Zure abisen aran prozesak jüjatü.

 

 11.

 

 Berthütia denian nubleziareki,

 Hura düzü ürhia diamantareki,

 Dürollantek batizü hurak bereki,

 Zeren ezagün beita bihotza mihiti.

 

 12.

 

 Adela, sarthü zira Dürollanten kastan

 Ebiliren beitzira uhure handitan,

 Haren askazi nublen jauregi orotan

 Heben eta Muntauten zihaurienetan.

 

 13.

 

 Jauna, uhurez zira zure ezteietan,

 Üskal Herriko lehen süjeten kunpañan;

 Eta estranjer ere zunbait badüzü han,

 Arauz adixkide badüzü orotan

 

 14.

 

 Adela, egün zira hanitx plazerretan,

 Zure espusareki zure ezteietan;

 Jinkuak hel zitzala egüngo jeietan

 Oraiko (ber) lagünaren khantin zelietan.

 

 15.

 

 Madama, hanitx jente badüzü mahañin,

 Zük orori ederki egiten hunki jin;

 Jinkuak ber batzarri deraizüla zelin

 Zure heriotzeko orena jin denin.

 

 16.

 

 Phartitziarekila deiziet erraiten

 Ünione hunian bethi bizi ziten

 Ene errespetiak deiziet eskentzen

 Jin nintzan bidetik nüzü abiatzen.


inprimatu