inprimatu
Musde tiraz
Izenburua:
Musde tiraz
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
496-506

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Misde tiraz

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Musde Tiraz zük enaizü

 Nahi ükhen kobesatü

 Zeren dütüdan Barkoxeko aphezen khantorik huntü;

 Haiez plañitu zirelakoz zihauk ükhenen dütüzü.

 

 2.

 

 Eskiulan Musde Tiraz

 Plañuz entzün ditit zützaz,

 Bethi zerbait galthoz zirela arranda beitüzü eskaz,

 Mila lüseki ezpeitirozü urthin zure büria haz.

 

 3.

 

 Sei hilabete dü egin

 Eskiulara zirela jin;

 Gerozti sei barrika ardu edan tüzü ordenari,

 Beste sei ükhen bazüntü bardin edan beitzüntükin.

 

 4.

 

 Omizen egon zinandin

 Mila lüs ttipi batekin;

 Bena Eskiulan behar düzü zamaria ere hazi;

 Beste mila lüs herriari behar düzü emanerazi.

 

 5.

 

 Eskiulatarrak kuntzebi

 Musde Tiraz dela handi!

 Satifatzeko behar dila mila lüs emendü hori,

 Zeren kapita zakia beita largatzen zahartziari.

 

 6.

 

 Musde Tirazen Jinkua

 Thipiñan handi kozina;

 Haren ama birjina aldiz, ollaki salda gizena,

 Horien ororen pusatzeko ardu eta likür huna.

 

 7.

 

 Musde Tiraz behar düzü

 Bikaritto bat galthatü,

 Hari lanak eragin eta zihaurek untsa phausatü,

 Zeren lan egitia zure partida handia düzü.

 

 8.

 

 Sarrantzeko aphez saintik

 Dira zü bezañ jakintsik;

 Haiek emanik amust oroz Jesüs errezebitzen dit;

 Egün oroz juan banendi ükheitek'esparantxa dit.

 

 9.

 

 Eskiulan Musde Tiraz,

 Barkoxen Musde Zenmartzo,

 Hurak biak perfeit dirade, bai, herri aizuentako,

 Bena Jinkuak lagün bitza haiek nik maitha artino.

 


inprimatu