inprimatu
Musde Hegobe
Izenburua:
Musde Hegobe
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
532-536

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Musde Hegobe

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Hunki jin, Musde Hegobe!

 Üskal Herrik dü uhure

 Pariseco lehen süjet bat ikhus zitzagün zü hebe;

 Zuri hunki jin egiteko gü baginande kapable!

 

 2.

 

 Pariserik Zamatzera

 Zure promenan jin zira.

 Erregeren proküradorik egin batzarri ederra

 Eta plazerreki hedatü here mahañin tahalla.

 

 3.

 

 Musde Clerissa jaunari

 Zirade galthoz ezarri

 Nahi zünükiala entzün zunbait üskaldün koblari;

 Zure satisfatzeko deitzü Etxahun huna igorri.

 

 4.

 

 Zure aita zen Parisen

 Nausi poeta ororen;

 Eztüzü miraküllü gero, zük ükhenik ere talent,

 Azi hunak fruitia beitü, bera üdüri ekharten.

 

 5.

 

 Üskal herriko jentia,

 Jente jakite txipia!

 Bortü hoietan eztizügü Pariseko talentia,

 Bena anderetan badügü han eztien berthütia!

 

 6.

 

 Parisen bada andere

 Zunbait unest düda gabe;

 Bena üskal herriko hoiek, oro halako dirade

 Nahi bada jaun gazte propik maite dütien hek ere.

 

 7.

 

 Üskal herriko anderik

 Dirade izarren parik;

 Kolorik gorri begik argi eta ajil haien airik;

 Bethi ere hobe gozua bortü ondoko haragik.

 

 8.

 

 Jaun gaztiak paseiari,

 Hegobe zü hala ari;

 Bena holako arruket bat balin bazünü gaiari,

 Etzinateke «tour de Franzan» haboro nahi ebili.

 

 9.

 

 Musde Hegobe gaztia,

 Sütilitatez bethia:

 Khorte egiten bazeneza oküpa izpiritia,

 Üskal herriko anderetan zure lükezü haitia.

 

 10.

 

 Musde Hegobe pharkatü,

 Ezpazütüt satisfatü;

 Parisera zirenin heltü, erraiten ahal derezü

 Barkoxeko iñorantenak khantorik deitzüla huntü.

 


inprimatu